Nafarroa kalea (Bilbo)

Koordenatuak: 43°15′38.57″N 2°55′33.70″W / 43.2607139°N 2.9260278°W / 43.2607139; -2.9260278
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroa kalea

Bilbo, Abando barrutia, Abando
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Nafarroa kalea is located in Euskal Herria
Nafarroa kalea
Nafarroa kalea
Nafarroa kalea is located in Bizkaia
Nafarroa kalea
Nafarroa kalea
Nafarroa kalea is located in Bilbo
Nafarroa kalea
Nafarroa kalea
Koordenatuak: 43°15′38.57″N 2°55′33.70″W / 43.2607139°N 2.9260278°W / 43.2607139; -2.9260278

Nafarroa kalea Bizkaiko Bilbo hiriburuko erdigunean dagoen kalea da. Izena Nafarroaren omenez darama.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abando auzoan dago. Areatzako parkearen parean, Areatzako zubian hasi eta Plaza Biribilan amaitzen da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, "Calle de la Estación" (euskaraz "Geltokiaren kalea") zuen izena. Francoren tropak Bilbora heldu eta bi egun beranduago, 1937ko ekainaren 21an, "Calle Navarra" (Euskaraz Nafarroa kalea) jarri zioten. Izen honekin nafar erreketeen aldeko izena jarri nahi zuten. Izan ere, gerra zibilean Bilboko konkista Artxandatik heldu zen ,Bilboko Burdin Hesia zulatu zuten gunetik, hain zuzen ere.

Frankismoaren garaipena eta gero, diktadura honek izen sinbolikoak jarri nahi izan zituen. Ondorioz, Artxandatik jeitsi eta frankistek "Garaipenaren zubia" (Areatzako zubia) deitu zioten zubia gurutzatu eta gero nafar erreketeak bere omenez Nafarroa kalea deitu zioten kaletik, egun bat lehenago izen berria jarri zioten Espainiako Plazara (Plaza Biribilera) heldu zirela aldarrikatu nahi izan zuten. 1937ko ekainaren 21an, Nafarroa kalea izen ofiziala bihurtu zenean, musika eta jai giroan, picnic moduko bat antolatu zuten bertan zeuden errekete eta falangistekin garaipena ospatzeko.

Eraikin eta plaza interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa kalearen inguruan honako eraikin nabarmen hauek daude:

Plazak eta parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo