Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea
Datuak
Motaerakunde publikoa
HerrialdeaEspainia
JabeaMinistry of Governance (en) Itzuli
Historia
Sorrera1844
OndorengoakVianako Printzea Erakundea
Desagerpena1936

Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea (gaztelaniaz: Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra) zaharkinen kontserbazioaz eta babesaz arduratzen zen erakunde publikoa izan zen, egungo Vianako Printzea Erakundearen aurrekari zuzena zena.[1] 1844 eta 1936 artean funtzionatu zuen. Espainiako Monumentu Batzordeekin batera sortu zen, ordura arte elizaren eskuetan zegoen ondarearen zati handi bat zaindu behar zuen desamortizazio testuinguru batean. 1895ean Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra buletina argitaratzeari ekin zion. Egoitza ofiziala gaur egun Nafarroako Kontuen Ganberak erabiltzen duen eraikina izan zen.[2] 1910ean Nafarroako Museoaren sorreran parte hartu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Quintanilla Martínez, Emilio. (1995). Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 27 (66): 581. ISSN 0590-1871..
  2. (Gaztelaniaz) Huici Goñi, María del Puy. (1990). «Las Comisiones de Monumentos Históricos y Artísticos con especial referencia a la Comisíón de Navarra» Príncipe de Viana 51 (189): 130..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]