Nanomedikuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nanomedikuntza nanoteknologiaren zati bat da, gaixotasunak gorputzaren barnetik sendatzea ahalbidetzen duen maila zelular eta molekular batean. Medikuntzaren barnean dauden aurrerapenen artean arrakastatsuenetakoa da. Osasun eremuan nanoteknologia aplikatzea biziki baliagarria gerta daiteke, diagnostiko zehatzagoak egiteko edo terapia eraginkorragoak eragiteko, botika premiazkoa den toki zehatzera joan dadin (horrek, noski, alboko efektuak murriztu egingo lituzke) edo zelulekin komunikatzeko gauza liratekeen materialak sortzeko, ehunen birsorkuntza eragin dezaten, adibidez.

Arazo etikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agian, medikuntzaren alor honek eragin ditzakeen arazo etikoak batzuk besteen arteeko desadostasunak izan daitezke.

Zientziaren adar honek, zahartzeko prozesua atzeratu dezake atomoen egitura aldatuz; eta ondorioz, zahartzeari utzi edo gaztetasunera itzul gaitezke. Horrela, etorkizunean gizakion egitura zelularra eta genetikoa aldatzea lortzen denean inmortalak izatea ere lor daiteke.

Hau honela izanda, naturaren aurka jokatzearen aldeko eta kontrako iritziak daude. Batzuk, etorkizunerako progesutzat hartzen dute eta abantailatzat hartzen dute bizitzaren luzatzea. Baina, jarrera kontrajarriak dutenek, bizi iraupena luzatzea ea zoriontasuna ekartzen al duen planteatzen dute. Gainera haien ustetan, prozesu naturalen aurka egitea ez da etikoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]