Nazaret

Koordenatuak: 32°42′08″N 35°17′52″E / 32.702103°N 35.29785°E / 32.702103; 35.29785
Wikipedia, Entziklopedia askea


Nazaret
נצרת
الناصرة
נָצְרַת
الناصرة
hiria
Deikundearen basilika katolikoa Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Israel
ProbintziaIparraldea
Izen ofizialaנצרת
الناصرة
Jatorrizko izenaנצרת
الناصرة
Geografia
Koordenatuak32°42′08″N 35°17′52″E / 32.702103°N 35.29785°E / 32.702103; 35.29785
Map
Azalera14,123 km²
Altuera290 m
Demografia
Biztanleria83.400 (2019)
6.300 (2018)
Dentsitatea5.905,26 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 2200
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakFlorentzia, Leverkusen, Neubrandenburg, Haga, Klagenfurt, Częstochowa, Loreto (Italia) eta Alba Iulia
http://www.nazareth.muni.il

Nazaret[1][2] (hebreeraz: נָצְרַת, Nátzrat; arabieraz الناصرة, an-Nāṣirah), Mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean, Israelen kokatua. Israelgo Iparraldeko barrutiko hiri populatuena da, eta Galilearen hegoaldean, Libanoko mendien hegoaldean dago, Tabor menditik 10 km hegoaldera eta Galileako itsasotik edo Tiberiades aintziratik 23 km mendebaldera.

Israelen barnean arabiar jatorriko herritar gehien biltzen dituen herria da. 70.000 biztanle ditu, %35-40 kristauak eta gainerako gehienak musulmanak. Ondoan daukan Nazaret Illit herrixkan 44.000 judu bizi dira.

Kristauentzat esanahi bereziko herria da; tradizioaren arabera bertakoa zen Maria, Jesusen ama, eta Jesusek ere bere haurtzaroa eta gaztaroa bertan igaro zituen, 30 urte zituenean herriz-herri bere mezua zabaltzen hasi zen arte.

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]