Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (ingelesezko laburdura UNSG) Batzar nagusiak proposatua eta segurtasun kontseiluak bost urterako izendatua. Nazio Batuen buru eta ordezkari nagusi gisa agertzen da mundu osoaren aurrean. Izaera hori dela eta, garrantzi politiko handia izan dezake. Segurtasun kontseiluko bileretan parte har dezake, baina botoa emateko eskubiderik gabe. Askotan, gatazka-egoeretan, estatuen arteko bitartekaritza egiten du.

Idazkari nagusien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Argazkia Izena Agintaldia Oharrak Loturak Idazkari ordezkoa
  Gladwyn Jebb Gladwyn Jebb
Erresuma Batua
1945/10/24–1946/2/2 Bitartekaria  
1 Trygve Halvdan Lie Trygve Halvdan Lie
Norvegia
1946/2/2–1952/11/10 Kargua utzi zuen Biografia
2 Dag Hammarskjöld
Suedia
1953/4/10–1961/9/18 Istripu batean hilda Biografia
3 Sithu U Thant Sithu U Thant
Myanmar
1961/11/3–1971/12/31 1962/11/30era arte bitartekaria Biografia
4 Kurt Waldheim Kurt Waldheim
Austria
1972/1/1–1981/12/31 Txinak hirugarren agintaldirako betoa egin zuen Biografia
5 Javier Pérez de Cuéllar Javier Pérez de Cuéllar
Peru
1982/1/1–1991/12/31 Ez zen hirugarren agintaldirako aurkeztu Biografia
6 Boutros Boutros-Ghali Boutros Boutros-Ghali
Egipto
1992/1/1–1996/12/31 Estatu Batuek bigarren agintaldirako betoa egin zuten Biografia
7 Kofi Annan Kofi Annan
Ghana
1997/1/1–2006/12/31 Ez zen hirugarren agintaldirako aurkeztu Biografia Mark Malloch Brown
Erresuma Batua
8 Ban Ki-moon Ban Ki-moon
Hego Korea
2007/1/1–2016/12/31 Karguan Biografia Asha-Rose Migiro
Tanzania
9 António Guterres António Guterres
Portugal
2017/1/1-

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]