Nebraska

Koordenatuak: 41°30′N 100°00′W / 41.5°N 100°W / 41.5; -100
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nebraska
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Beautiful Nebraska (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-NE
HiriburuaLincoln
Governor of Nebraska (en) ItzuliJim Pillen (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°30′N 100°00′W / 41.5°N 100°W / 41.5; -100
Azalera200.520 km²
MugakideakHego Dakota, Missouri, Colorado, Iowa, Kansas eta Wyoming
Punturik altuenaPanorama Point (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.961.504 (2020ko apirilaren 1a)
65.314 (2015)
Dentsitatea9,78 bizt/km²
Etxebizitzak766.663
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00 eta America/Chicago (en) Itzuli
nebraska.gov

Nebraska Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokaturik dago. Bere hiriburua Lincoln da eta hiri garrantzitsuena Omaha. 2 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bi herenak hiri ingurunean bizi dira. Gorabehera handirik gabeko ordokia da. Klima kontinental lehorra du; estepako landaredia da nagusi, oihan lurraldea (pinua eta haritza) mendebalera hedatzen delarik. Ibai sarea Missouri ibaiaren arroari dagokio eta ibai nagusia Platte da; ibai horren arroak lurraldearen hegoaldeko erdia hartzen du.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Hegoaldeko Dakota; ekialdean Iowa eta Missouri; hegoaldean Kansas; hego-mendebalean Colorado eta mendebalean Wyoming.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 8000. urteko biztanleen aztarnak aurkitu dira Nebraskan. Europarrak agertu ziren garaian zenbait tribu estatuko sortaldean eta erdialdean modu erdi egonkorrean kokaturik zeuden han: ponka, omaha, ute eta pawnee. Nebraskako sartaldea beste leinu batzuen ehiza eremua zen: siux (oglala, brule); arapahoe, komantxe eta txeiene. XVI-XVIII. mendeetan espainiarrek eta frantsesek esploratu zuten. Estatu Batuek 1803an frantsesei erosi zieten Louisianarekin batera. 1867an Nebraska estatu federatu bilakatu zen. 1880 inguruan indiarren azken erresistentziagunea hautsi zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza ekonomia jarduera garrantzitsua da (biztanleriaren %26). Abeltzaintzak (behi azienda gehienbat) nekazaritza sarreren ia hiru laurden ematen ditu. Laborantza lurren eremua handitu da ureztatze sistemari esker. Nekazaritzako gai nagusiak: artoa, garia, zekalea, oloa, basartoa, etab.

  • Industria: elikadura, makineria, kimika ekoizpenak, plastikoak, zur industria, etab.
  • Mea baliabide nagusiak: petrolioa eta gas naturala.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.