Nemesio Otaño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nemesio Otaño

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1880ko abenduaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1956ko apirilaren 29a (75 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
HeziketaLoiolako Santutegia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Felip Pedrell
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, idazlea eta organista
Enplegatzailea(k)Comillasko Pontifize Unibertsitatea
Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa  (1940 -  1951)
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Musicbrainz: 43b1ae37-2d6a-4068-972a-bb46cd8a0f45 Deezer: 7321660 Edit the value on Wikidata

Nemesio Otaño Egino (Azkoitia, Gipuzkoa, 1880ko abenduaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1956ko apirilaren 29a) musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa izan zen. Gainera, kultur sustatzailea, kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Nemesio Otañok egin zuen San Ignazioren martxa ospetsuaren musika.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urte besterik ez zuenean eman zituen argitara pianorako lehen bi lanak: Letanías eta zortziko bat. Jesusen Konpainian sartu zen 1896. urtean.

1903. urtean Valladoliden zen, eta garai hartan hasi zen musika eta folklorea sakonean aztertzen. 1907. urtean Valladoliden ospatu zen Erlijiozko Musikako Lehen Kongresua antolatu eta bideratu zuen. Garai hartarako 50 erlijio lan inguru idatziak zituen. Revista Sacro Hispana aldizkaria bihurtuko zen Boletín Diocesano de Música agerkaria sortu zuen.

Comillasen jarri zen bizitzen 1912. urtean, eta Schola Cantorum abesbatza osatu eta zuzendu zuen hango unibertsitatean.

Donostian bizi izan zen 1922-1931 urteetan eta Centro Cultural Femenino, Círculo de Caballeros eta San Inazio eskola sortu zituen, egoitza horietan kontzertuak antolatzen zituela. Euskal Suite bat eta La montaña, La molinera, Cantantibus Organis, Canción del carretero eta Basa txoritxu abesbatzetarako obrak idatzi zituen urte haietan.

Madrilgo Kontserbatorioko folklore irakasle izendatu zuten 1940. urtean, eta San Fernandoko Arte Ederretako akademiko 1943an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]