Neutrino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neutrino
Elkarreraginakelkarrekintza nuklear ahul eta grabitazio
Antipartikulaantineutrino
Aurkitua 
Masa inbariantea0,28 eV/c²
Partikula desegiteabaliorik ez (baliorik ez)
Karga elektrikoa0 e

Neutrinoak fermioi motako partikula subatomikoak dira, karga elektrikorik gabeak eta 1/2ko espina dutenak. Duela urte batzuetatik, ordura arte pentsatzen zenaren aurka, masa dutela ezagutzen da, txikia baldin bada ere, eta neurtzen oso zaila da. Berriki University College of Londoneko (UCL, Erresuma Batua) kosmologo talde batek neutrinoaren masa 0,28 elektronvolt baino gehiagokoa ez dela iragarri du, hidrogeno atomo baten masaren mila milioigarren zatia baino gutxiago dena. Talde honen ondorioa galaxiak unibertsoan banatzen diren moduaren analisian oinarritzen da, eta zientzialari hauek diotenez, neutrinoaren masaren neurketarik zehatzena da. Gainera, gainontzeko partikulekin duen elkarreragina ia hutsa da eta beraz materia arrunta beroni ezertxo ere egin gabe zeharkatzen du.

Neutrinoaren masak ondorio garrantzitsuak ditu partikulen fisikako eredu estandarrean, existitzen diren hiru neutrino moten artean (tau neutrinoa, muoi neutrinoa eta elektroi neutrinoa) neutrinoen oszilazio deritzon fenomeno baten bidez eraldaketa gerta daitekeela esan nahi baitu.

Edozein kasutan, neutrinoek ez dituzte elkarreragin nuklear indartsua eta elektromagnetikoa jasaten, baina bai grabitatea eta elkarreragin nuklear ahula.

Neutrinoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermioia Ikurra Masa
Elektroiaren familia
Elektroi neutrinoa < 2.5 eV
Elektroi antineutrinoa < 2.5 eV
Muoiaren familia
Muoi neutrinoa < 170 keV
Muoi antineutrinoa < 170 keV
Tauoiaren familia
Tau neutrinoa < 18 MeV
Tau antineutrinoa < 18 MeV

Neutrinoa lehen aldiz 1930ean proposatu zuen Wolfgang Paulik neutroien beta desintegrazioan energia eta momentu linealaren itxurazko galera konpentsatzeko.

Paulik masa zein energia neutrino izeneko partikula hipotetiko batek galdutako kopuruak gehituz desintegrazioan parte hartuko balu kontserbatuak izango zirela interpretatu zuen. Zoritxarrez, aurreikusitako partikulak oso iheskorra izan behar zuen, masarik eta kargarik gabea, eta elkarreragin nuklear indartsuak eragiten ez ziona, eta ondorioz garai hartako baliabideekin ez zegoen detektatzerik. Hau sekzio eraginkor oso txiki baten () emaitza zen. Ideia hau, ondorioz, 25 urtez baztertua geratu zen.

Izan ere, neutrino batek materiarekin elkarreragina izateko aukera oso txikia da. Argi urte bateko (9,46 bilioi kilometro inguru) luzerako berunezko bloke bat behar litzateke bloke hori zeharkatuko luketen neutrinoen erdia geldiarazteko.

1956an Clyde Cowmanek eta Frederick Reinesek neutrinoaren existentzia esperimentalki frogatu zuten. Ur purua segundoko 1018 neutrinoko sorta batekin bonbardatuz egin zuten. Honen ondoriozko fotoi igortzea behatu zuten eta hala neutrinoaren existentzia frogatua geratu zen. Esperimentu honi neutrinoaren esperimentua deritzo.

1987an Leon Max Lederman, Melvin Schwartz eta Jack Steinbergerrek beste bi neutrino motak aurkitu zituzten, tauoi eta muoi neutrinoak alegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]