Nggela uharteak

Koordenatuak: 9°05′00″S 160°15′19″E / 9.08323843°S 160.25524426°E / -9.08323843; 160.25524426
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nggela uharteak
Datu orokorrak
Motauharte multzoa
Azalera386 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°05′00″S 160°15′19″E / 9.08323843°S 160.25524426°E / -9.08323843; 160.25524426
Estatua Salomon uharteak
Province of the Solomon Islands Probintzia Zentrala
Ur-gorputzaSalomon itsasoa

Nggela uharteak edo Florida uharteak, Salomon uharteetako estatuko probintzia zentraleko uhartedi txiki bat da. Uharte kate hori Nggela Sule uharte nagusiak eta beste irla txikiago batzuek osatzen dute. Haien artean; Tulagi, Gavutu eta Tanambogo daude. Florida uhartea izena batzuetan erabiltzen da Nggela Sule uharteaz berba egiteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nggela uharteak Guadalcanalen ipar-iparrean dautza. Inguru hartan gertatu ziren Bigarren Mundu Gerrako Guadalcanalgo kanpainako gudu asko. Nggela Suleko uhartean, japoniarrek, 1942ko apirilean, goarnizio bat ezarri zuten, eta Gavutun ur-hegazkin base bat eraiki zuten. Hala ere, urte hartako abuztuaren 7an, AEBetako 2. marine erregimentuko 1. batailoia uhartean lehorreratu zen, aldameneko Tulagiko lehorreratzeei babesa ematearren. Florida uhartea ez zen inoiz Guadalcanal bezain ospetsua izango, Ozeano Bareko gerran estatubatuar eta Australiar base nagusi bat bertan egon arren. Japoniarrengandik askatu ostean, estatubatuarrek ur-hegazkin base bat eraiki zuten. Uhartea AEBetako itsas armadako urez hornitzeko puntu bat izan zen, uhartean ur putzu batzuetatik ura ateratzen baitzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Salomon Uharteak
Artikulu hau Salomon Uharteetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.