Nominatibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nominatiboa indoeuropar hizkuntzen gramatika-kasu bat da: perpausaren subjektua adierazten du eta, aditz iragankorrarekin, akusatiboa eskatzen du, objektu zuzena adierazteko.

Atzizkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzizkiak nominatiboaren oinarrizkoak dira:

  1. adibidez, grezieraz: ὁ λύκος (o lýkos) - otsoa;
  2. adibidez, latinez: Dominus est in domo - Jauna etxean dago;
  3. adibidez, polonieraz: Cziasto - Pastela.
  4. antzinako galieraz: uiros - gizona

Subjektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nominatiboa subjektua da perpausean; adibidez, latinez: Flavius venit - Flabio dator.

Subjektua ere bada nor-nork aditzarekin; adibidez, latinez: Puella gladiatorem vidit - Neskak gladiadorea ikusi du.

Atributua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopulatiboarekin, nominatiboa atributu eta subjektu da; adibidez, latinez: Mare est viridis - Itsasoa berdea da.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, ez da erabiltzen nominatiboa kasua.

Indoeuropar hizkuntzak diren gaztelania eta frantsesaren kasu nominatiboa euskarara itzuli behar denean, euskarazko absolutiboa edo ergatiboa erabili ohi da, ergatiboa nor-nork (edo nor-nori-nork) aditza duten perpausetako subjektuan, eta absolutiboa bestelakoetan. Adibideak:

  • El perro viene --> Txakurra dator
    El perro nominatiboan ......Txakurra (absolutiboan)
  • El perro es negro --> Txakurra beltza da
    El perro nominatiboan .......Txakurra (absolutiboan)
  • El perro ve los pájaros --> Txakurrak txoriak ikusten ditu
    El perro nominatiboan .......Txakurrak (ergatiboan, nor-nork aditza duten perpausetako subjektuan)
  • El perro le trae la piedra a Maite --> Txakurrak harria ekarri dio Maiteri
    El perro nominatiboan ......................Txakurrak (ergatiboan, nor-nori-nork aditza duten perpausetako subjektuan)


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.