Oboalbumina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oboalbumina
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9006-59-1
EC zenbakia232-692-7
ECHA100.029.708
MeSHD010047
RxNorm1314593
UNIIB05Y6V2CZS

Oboalbumina (OVA siglaz ere ezaguna) arrautzaren zuringoan aurkitzen den proteina garrantzitsuena da. Isurkari likatsu koloregabea da. Lehortzen denean gai solido amorfo bilakatzen da. 80 °C-tan gutxi gorabehera gatzatu egiten da. Emultsio eta koloide eragile gisa erabiltzen da okindegietan, botika gaiak prestatzeko, zilarbizi bidezko pozoiduretan antidoto gisa eta abar.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborategian kristalizatu izan zen aurreneko proteinetako bat izan zen oboalbumina. Arrautza zurigoan dauden proteina guztien %55a osatzen du eta erraz desnaturalizatzen da, zuringoa irabiatzea nahikoa da.

Fosfoglukoproteina bat da eta hiru atal ditu, A1, A2 eta A3, 85:12:3 proportzioan. Atalak fosforo kopuruaren arabera desberdintzen dira. Zisteina eta metionina aminoazidoak ugari ditu eta horregatik sufre kopuru handia du. Arrautzaren proteinen artean sulfhidrilo talde gehien dituen proteina da. Sulfhidrilo hauek eragin nabarmena dute arrautzaren zapore, testura eta usainean.

385 aminoazidotako kate polipeptidikoa du eta 45kDa-ko masa molekular erlatiboa du. Kate polipeptidiko honek glikosilatzeko lau posizio agertzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]