Orient-Expresseko Hilketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orient-Expresseko hilketa
Datuak
IdazleaAgatha Christie
Argitaratze-data1934
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaMurder on the Orient Express
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaCollins Crime Club
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaOrient-Expresseko hilketa
ItzultzaileaAinhoa Eder Zabala
Argitaratze-data2004
Orrialdeak343
ISBN978-84-8748-4582

Orient-Expresseko hilketa (Murder on the Orient Express, ingelesez) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1934an argitaratu zen Erresuma Batuan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Orient-Expresseko bagoi batean, trena elur bisutsak geldierazita dagoela Jugoslavian, gizon amerikar baten gorpua agertzen da, hamabi sastadaz hila. Ezinezkoa da hiltzailea kanpotik etorri izana. Bagoi berean bidaiatzen dutenak dira susmagarriak.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Samuel Ratchett edo Cassetti: aberats amerikarra; mehatxuak jaso ditu eta Poirot kontratatu nahi du bera babesteko. Daisy Armstrongen hiltzailea izana zen.

Armstrong kasukoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Daisy Armstrong: Hiru urteko neskatxa, Cassetik bahitu eta hil zuena.
  • Sonia Armstrong: Daisyren ama; haurdun zegoen eta, traumagatik, umetxoa galdu zuen eta hil zen.
  • John Armstrong koronela: Daisyren aita eta Soniaren senarra; bere burua hil zuen.
  • Sussanne: Daisyren haurtzaina; hilketaren susmagarritzat hartu zuen eta, nahiz eta errugabea izan, bere burua hil zuen.

Ikertzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hercule Poirot: trenean bidaiatzen duen detektibe belgikarra.
  • Bouc jauna: trenaren jabea den Compagnie Internationale des Wagons-Lits enpresaren zuzendaria eta Poiroten lagua; trenean bidaiatzen da.
  • Constantine doktorea: trenean bidaiatzen duen mediku greziarra; berak aztertuko du gorpua.

Susmagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hector Willard MacQueen: Cassettiren idazkaria; Armstrong kasua ikertu zuen fiskalaren semea; Sonia Armstrong maite izan zuen.
  • Edward Henry Masterman: Cassettiren gelazaina; Armstrong koronelaren ordenantze izan zen garra-garaian eta gero bere etxeko zerbitzaria.
  • John Arbuthnot koronela: Armstrong koronelaren lagunik honena.
  • Caroline Martha Hubbard: atso amerikarrai; egitan, Linda Arden antzezle famatua eta Sonia Armstrongen ama.
  • Helena Andrenyi kontesa: Andrenyi kontearen emaztea eta Sonia Armstrongen ahizpa.
  • Ruldoph Andrenyi kontea: Helena Andrenyiren senarra.
  • Natalia Dragomiroff printzesa: Sonia Armstrongen amabitxia eta Linda Ardenen laguna.
  • Mary Debenham: irakasle ingelesa; Sonia Armstrongen idazkaria eta Soniaren ahizparen irakaslea.
  • Hildegarde Schmidt: Dragomiroff printzesaren gelari alemana eta Armstrong familiaren sukaldaria.
  • Antonio Foscarelli: italo-amaerikar saltzailea eta Armstrong familiaren auto-gidaria.
  • Greta Ohlsson: misiolari suediarra eta Daisy Armstrongen beste haurtzaina.
  • Cyrus Hardman: detektibe amerikarra; Sussanne haurtzainaren maitalea.
  • Pierre Michel: bagoiaren antolatzailea; Sussanne haurtzainaren aita.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]