Pamiela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pamielaren logoa
Pamiela argitaletxeko ale batzuk Durangoko azokan. 2017.

Pamiela Etxea Euskal Herriko argitaletxea, Iruñean egoitza duena. Euskeraz zein gazteleraz argitaratzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko ekainean Pamiela literatur aldizkariaren lehen alea agertu zen Iruñean. "Pamiela" izena Pello Lizarraldek proposatu zuen eta aitonari entzundako euskal ipuin zaharretatik hartua da, pamielak "sorginek baserrietako atarietan uzten zituzten kutxak omen ziren; inork irekiz gero, gaitz guztiak beraien gain eroriko zitzaizkien. Kutxa horiek urrutiratu behar zituzten, beste norbaiti salduz edota oparituz".[1]

Aldizkariko hasierako kolaboratzaileen artean Pablo Antoñana zegoen, horrexegatik, bere eleberri "Kronika txikia" izan zen argitaletxeak plazaraturiko lehenbiziko liburuetako bat. Horrela sortu zen argitaletxea, Antoñanaren beste lan batzuk editatu zituena, bai eta gaztelaniazko zein euskarazko beste egile batzuenak ere.

2010ean, Pamielak bazeuzkan dagoeneko mila bat liburu argitaratuta bi hizkuntzetan. Jorge Oteizak 2000n sortu zuen ordutik argitaletxe hau identifikatzen duen zigilua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]