Panpina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panpina bat.

Panpina, mamuxela, anderea, andrakoa edo andrakileta giza irudia duen jostailu mota bat da, gehienetan haurtxo, neskato edo emakume baten itxura duena. Jolas sinboliko moduan, panpinak irudikatzen duen haurtxoa zaindu, jantzi edo elikatu edota panpina den neskatoa jantzi eta apaindu egin ohi dute haurrek, askotan beste haur batzuekin batera. Apaingarri huts moduan ere erabili ohi dira panpinak, gehienetan helduen eskuetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, herrialde guztietan saiatu izan dira umeak entretenitzeko erak aurkitzen. Arkeologiak Kristo aurretik XXI mendeko hilobi egipziarren indusketetan aurkitu ditu panpinak. Hauek objektu magiko edo erlijioso gisa erabiltzen zirela esaten du The World Book Encyclopediak. Antzinako egipziarrek arropak margotzen zituzten zur zati txikietan eta ondoren, ilea irudikatzeko, buztinarekin egindako ale-sortaz apaintzen zituzten. Hildakoarekin hilobiratzen zituzten beste bizitza batean morroi lanak egingo zizkiela pentsatuz. Ohitura hau kristautasunaren lehen urteetan mantendu zen.

Egipziarrek zur zati leun batekin egiten zituzten, japonesek tolestutako paperekin, alemanek portzelanarekin, amerikarrek ohial edo artilearekin eta eskimalek itsas-txakurren azalarekin.

Erromatarrak eta Greziarrak jada panpin artikulatuak zituzten. Plutarkok, Aristotelesek, Platonek eta Horaziok umeen dibertsiorako hariz edo alanbrez mugitu ahal ziren figurak aipatzen dituzte. Jakina da, baita, era kristau hasieran panpin-etxeak zeudela.

XX. mendean aurrera joan ahala, panpinak hobetu egin dira eta orain hainbat akzio egiteko gai dira, adibidez, hitz egin, gorputz zati bat mugitu edo sabelustu. Kasu guzti hauetan, panpinak pila bidez funtzionatzen dute eta osagarri mordo batekin saltzen dira[1].

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean, jolasak berebiziko garrantzia zutela aitortu zen haurren garapenean. Honen ondorioz, Europako panpin industria loratu zen. 1824. urtean, panpinek “aita” eta “ama” hitzak esan ahal izateko mekanismo bat sortu zuten alemanek eta urte batzuk geroago, ibiltzeko gai zirenak egin zituzten. Thomas Edison asmatzaileak, disko-jogailu baten miniatura diseinatu zuen panpinak hitz egin ahal zezaten. Frantsezak, jateko gai zen “Bébé Gourmand” izeneko panpina sortu zuten eta osagarri askorekin zetozen maniki itxurazko panpinengatik nabarmendu ziren. Asko landutako jantzi dotoreekin zetozen eta panpinak erabiltzeko altzariak, abanikoak, orraziak edo larruz egindako jakak ere saltzen ziren.

XX.mendean panpinen ekoizpenean izugarrizko hazkundea izan zen. 1940ko hamarkadan, plastikoaren erabilerak modelo merkeak baina, aldi berean, xehetasun asko zituztenak egitea ahalbidetu zuen. Plastikozko Barbie panpinak merkatua menderatu du 1959an sortu zenetik, izan ere, mila milioi panpin baino gehiago saldu ditu; 1997an bakarrik, bere sortzaileak 1.800 milioi dolarretik gora irabazi zituen.

Panpin motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hina Matsuri ospakizuna.

Japoniar panpinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brooklyn Museum, XX.mendeko akuaba panpina.

Japonian, panpinak Hina Matsuri, edo panpinen festa, izeneko opakizunaren gai nagusia dira[2]. Martxoak 3an ospatzen den festa hau hainbat ohitura desberdinen sorburu izan zen, horietako bat ibai ertzean ospatzen den garbiketa erritu bat da. Bertan, neskatoek, kimono tradizionalez jantzitako panpina batzuk (ningyō) erakusten dituzte, eta plataforma baten maila ezberdinetan jartzen dira, 5 eta 7 maila artekoak, oihal gorriz estalia. Melokotono-lorez ere apaindu ohi da, jaialdi hau Momo no Sekku bezala ere ezagutzen baita, eta melokotoia emakumeekin erlazionatzen den fruta da.

Heian aroan (794-1185), hirugarren hilabeteko hirugarren egunean, gortesauak aztiak eramaten zituzten jauregira beraien lohikeriak garbitzeko, hauek papelezko irudietara transferitu eta erreka edo itsasora jaurtitzen ziren. Orain, jaialdia baino egun batzuk lehenago panpinak kimono tradizionalekin jantzi eta etxeetan jartzen dituzte, plataforma baten gainean. Neskei ezkontza on bat edukitzen laguntzeko balio dutela uste da, baina festa amaitu eta berehala gorde behar dira, aitzitik, ezkontzeko denbora gehiago behar izango baitute.[3]

Afrikako panpinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako panpinak irakasteko eta entretenitzeko erabiltzen dira, naturaz gaindiko bitartekariak dira eta errituak egiteko helburuarekin manipulatzen dira.[4] Beraien forma eta janzkera eskualdearen eta ohituren arabera aldatu ohi da. Akuaba deitzen dira Ghana eta inguruko eskualdeko egurrezko ugalkortasun panpinak. Normalean, amak ematen dizkie panpinak oinordekotzan alaberi. Akuaba ezagunenak Ashanti etniakoak dira, disko itxurako buru luzeak dituztenak. Beste tribu batzuk beraien akuaba estilo bereizgarria dute

Budu panpinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, panpinaren irudikapena, "Voo doo" ("voo doo"), hezurrez eta burezurrez egiten da, eta hori guztia babestu edo kaltetu nahi den pertsona irudikatzen duen panpina horren erritual mistikoaren parte diren keinu eta dantza guztiez apaintzen da. Hasiera batean, dantza erritualak basatiak ziren, funtzio bikoitza zuten: sugestioa eta populazio zuria vuduaren gainean beldurtzea magia beltz bezala ulertuta, magia negatiboa, jasaten duen gizakiarentzat oso kaltegarria izan daitekeena. Heriotzak eragindako erritual edo kultu moduko bat zela esan izan zen, non pertsonak sakrifikatu zitezkeen[5].

Budu panpina.

Bestalde, erritual honetan animalien sakrifizioak eskaini daitezke, baina inoiz ez odolez; izan ere, animaliak prestatu eta kontsumitzen duenaren ondoren, hilketa mota bat izango litzateke, odolezko bainuetatik edo animalien hilketetatik urrun dagoen elikadura-eskaintza bat, azken finean, budua, errito eta naturako indarrekin lotura moduko bat da, deabruaren sinesmen okerretatik haratago. XXI. mendean, ordea, magia-erritualek lotura zuzena dute beste garai batzuetan oihalezko, argizarizko, buztinezko edo zurezko panpinekin praktikatzen zuten buduarekin. Irudi horien helburua pertsonak jasan behar zuen kalte bat egitea edo harengan eragina izatea zen, eta ez zen hutsala, zeren eta, horietako bat behar bezala egiteko, interesdunaren "lagin" jakin batzuk eduki behar baitziren. Biktimaren gorputz-hondakinak, berarenak izan diren oihal-hondarrak, baita odola ere, haren jariakina.

Hori guztia panpinarekin kontaktuan jartzen zen, eta errituala hasten zen nahi zuen boterea emateko, halako moldez non kontrol-elementu bihurtzen baitzen, bere borondatea edo osasuna, patua edo zoria kontrolatzeko. Emailearen arabera, ekintza bat edo beste bat egiten zen, azti bakoitzak, sorgin bakoitzak, bokor bakoitzak jarduteko modu bat zuen. Batzuetan, panpina erretzen zuen (su ematen zion), beste batzuetan, objektuak lokatzarekin nahasten ziren, eta, beste batzuetan, oihalari josten zitzaion. Behin panpina eginda, biktima kontrolatzen zen, edo hori zen ustea. Zenbait berezitasun daude panpina erritual horien inguruan: bi elkarrekin lotzen baziren, bi pertsonaren maitasuna eragiten zuen; panpinaren zati bati min egiten bazitzaion, pertsonak dagokion zatian jasotzen zuen kalte hori, eta suntsitzen bazen, biktima hiltzen zen.

Matrioxka panpinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matrioxka, Errusiar panpina edota Babushka panpina bata bestearen barnean sarturik doazen panpina multzoaren izena da[6]. Izena errusierazko emakumezko Matryona (Матрёна) izenetik eratorria da. Aldiz, Babushka izenak errusieraz amona edo amatxia esan nahi du. Bere ezaugarriak neurri ezberdinak, margoak eta kolore aniztasuna dira. Errusiako usadiozko irudiak dira, halere, beste hainbat herrialdeetan ere salgai ikus daitezke: Txekiar Errepublika, Polonia, Eslovakia, Alemania...

1900ean, M.A. Mámontovak, Savva Mámontoven emazteak, panpina aurkeztu zuen Parisko Erakusketa Unibertsalean. Jostailuak brontzezko domina irabazi zuen. Erakusketan izandako arrakastaren ondoren, Micheltov panpina zabaltzeaz arduratu zen eta laster beste herri batzuek bertsio propioak sortu zituzten. Perestroikan, Sobietar Batasuneko buruzagiak ordezkatzen zituzten matrioshkak, barietate komun bihurtu ziren.

Emakume zahar bat irudikatzen duen panpina bati, ohi, babushka deitzen zaio, eta, agure bat irudikatzen duenari, dédushka.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panpinak, tradizionalki, jostailu arrunt eta oinarrizkoak bezala egin izan dira, baita diseinu landu eta artistiko batekin ere. Mundu osoko kulturetan herri arte gisa sortu dira eta XX. mendean arte panpinak arte handi gisa ikusten hasi ziren. Hans Bellmer artistak 1930 eta 1940ko Alemanian gorputz trukagarriak zituen panpina surrealistak egin zituen gorputz perfektu baten idealizazioaren aurka. [7] Greer Lankton, East Villageko artista, 1980ko hamarkadan ospetsu egin zen panpina drogazale, anorexiko eta mutanteen antzerki-erakusleihoengatik.[8]Panpina errealistak edo anatomikoki zuzenak direnak osasun-profesionalek, medikuntza-eskolek eta gizarte-langileek erabiltzen dituzte, medikuak eta erizainak hainbat osasun-prozeduratan gaitzeko edo haurren sexu-abusuak ikertzeko. Artistek batzuetan egurrezko maniki artikulatuak erabiltzen dituzte giza irudia marrazteko. Panpina arrunten marka asko ere anatomikoki zuzenak dira, nahiz eta panpina mota gehienak desgenitalizatuta dauden.[9]

Egli-Figuren panpinak, Adan eta Eva paradisuan.

Egli-Figuren, adibidez, 1964an Suitzan Bibliako istorioak kontatzeko sortu zen panpina mota bat da.

Mendebaldeko gizartean, jostailuen aukeraketan genero-desberdintasun bat ikusi eta aztertu da. Gizonezkoen ezaugarri tradizionalak irudikatzen dituzten ekintza-figurak ezagunak dira mutilen artean, eta aukera gehiago dituzte tresna, garraio, garaje, makina eta ekipo militarrekin loturaren bat duten jostailuak aukeratzeko. Neskentzako panpinek emakumeen ezaugarriak irudikatzeko joera dute, eta osagarri hauek dituzte: arropa, sukaldeko etxetresna elektrikoak, tresnak, altzariak eta bitxiak.[1]

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marka ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Muñeca. 2020-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. (Gaztelaniaz) Hinamatsuri. 2019-07-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Ikonografia eta mitoak» La mirada del samurái / Samuraiaren begidara 2011-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  4. (Ingelesez) Doll. 2020-04-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  5. (Gaztelaniaz) Extraños rituales con muñecos -. 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  6. Matrioxka. 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  7. (Ingelesez) «Haaretz.com is now inaccessible to visitors using ad blockers» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  8. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  9. (Ingelesez) Collings, Steven J.. (2017). «The value of anatomical dolls in the psychological assessment of child sexual abuse: An evaluation of available empirical evidence» Child Abuse Research in South Africa 18 (2): 21–29. ISSN 1562-1383. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]