Parisko Burtsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parisko Burtsa
Datuak
MotaBurtsa
HerrialdeaFrantzia
Agintea
KudeatzaileaEuronext
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaEuronext
Historia
Sorrera1724ko irailaren 24a
SorlekuaParis
Ordezkatzen duParisko Burtsa
webgune ofiziala
Twitter: Euronext_Paris Edit the value on Wikidata

Parisko Burtsa (frantsesez: Bourse de Paris) Frantziako Paris hiriburuko balore-burtsa da. Bere egoitza Brongniart jauregian dago, Parisko 2. barrutian kokaturik dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez hainbat egoitza izan zituen Burtsak baina XIX. mendea hastearekin batera egoitza egonkor bat edukitzea erabaki eta Brongniart jauregia (frantsesez: Palais Brongniart) eraiki zuten. Alexandre-Théodore Brongniart arkitektoak diseinatu zuen eta Éloi Labarrek osatu. 1826an amaitu ziren lanak.

XIX. mendearen erdialdetik aurrera Compagnie des agents de change erakundeak kudeatu izan du Burtsa.

Indizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: 28 Place de la Bourse, 75002
  • Geltokia: Bourse

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]