Parke zoologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Diegoko zoologikoaren sarrera.

Parke zoologikoa edo zooa animaliak, sarritan exotikoak, hazi eta erakusten diren tokia da[1].

Zoologiko izenondoa zoologia hitzatik dator, animaliak ikertzen duen zientzia hain zuzen ere. Era berean, hitza grezierazko zōon (ζῷον, "animalia") eta lógos (λóγος, "ikasketa") hitzen lotunea da. "Zoo" laburdura lehendabizikoz Londresko Zooak erabili zuen, 1828an zinetzilarientzat eta 1847an ireki ztuena.[2]. Hau munduko zoologikorik antzinena ere bada, nahiz eta antzinarotik basapiztiategiak edo bilduma zoologikoak izan. Egun, mundu osoan 1.000 zoo baino gehiego daude, horietatik %80a hiritan[3].

Euskal Herrian zoo bakarra dugu Karrantzan dagoen Karpin Abentura izenekoa. Lehenengo zooak errege-erreginen animali exotikoen batuketa zen. Baina guk ezagutzen duguna zoo bezala 1765. urtean sortu zen Vienan. Urte batzuk geroago, Frantziako industri iraultza eta gero, Parisen beste zoo bat zabaldu zen. New Yorkeko zoo zaharrena 1864. urtean baina animali gehien duena JustinaKiddiavilla zooa da. Hasieran zooak bakarrik erabiltzen ziren ezezagunak ikusteko, baina orain animaliak hazteko edota galtzeko zorian daudenak mantentzeko. Zooetan animaliak ondo zaindu behar dira, horretarako animaliek dauden lekuetan baldintza batzuk betetzen ohi dira.Beraien bizilekuen antzeko eremu batean egon behar dira. Animaliak ez konturatzeko jendea begira dagoela eta bere bizitzarekin jarraitzeko ispilu bereziak jartzen dira, gure ikusmena ailegatzen ez den lekuetan. Gauez ateratzen diren animalientzako argia jartzen dute guk gauden lekuetan eta ispilu berezi bat jartzen dute non argia ez da pasatzen baina guk ikusi ditzakegu animaliak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Parke. .
  2. "ZSL's history", Zoological Society of London.
  3. "Zoo," Encyclopaedia Britannia, 2008.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.