Paskual Duarteren sendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paskual Duarteren sendia
Datuak
IdazleaCamilo José Cela
Argitaratze-data2006ko urria
Jatorrizko izenburuaLa familia de Pascual Duarte
HerrialdeaEspainia
OCLC12278675

La familia de Pascual Duarte, Paskual Duarteren sendia bezala euskaratuta, Espainiako gerraondorengo eleberri garrantzitsua da. 1942an plazaratua, Camilo José Celaren eleberri ezagunetariko bat da eta bere ibilbide literarioaren lehendabizikoa. Luis Jauregi «Jaurtakol»ek 1967an Paskual Duarte'ren sendia izenburuaz lehen aldiz euskaratu zuen (Itxaropena, 1967). Tremendismo joerako eleberria da. Liburu honekin "hasi zen Espainiako eleberrigintzaren berrikuntza, bai gaien aldetik, bai idazkera aldetik."[1] 2001an Espainiako El Mundo egunkariak XX. mendeko ehun eleberri onenen artean sartu zuen.[2]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pascual Duarte: Narratzaile-protagonista. Bere bizitza zoritxarrez beteta dago. Gizon gorrotodun eta oldakorra, pertsona askoren hiltzailea izango da espetxean bukatuko du.
  • Rosario: Pascualen arreba.
  • Esteban Duarte: Pascualen aita.
  • Lola: Pascualen lehenengo emaztea. Pascualek itxoiten ari den haurra beste batena dela dakienean, Estiraoarena, hil egiten du.
  • Mario: Pascualen anaia amaren partez.
  • Rafael: Pascualen amaren amorantea.
  • Pascualen ama:
  • Engracia: Herriko sorgina.
  • Estirao: Proxeneta bat.
  • On Manuel: Herriko apaiza.
  • Lurueña: Espetxeko apaiza.
  • Esperanza: Pascualen bigarren emaztea eta Engraciaren iloba.
  • Don Conrado: Chinchillako espetxearen zuzendaria.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1) Burgos: Aldecoa, 1942.
  • (2) Madril: Aldecoa, 1943. Liburuaren banaketa debekatu zen.
  • (3) Buenos Aires: Emecé, 1945.
  • (4) Bartzelona: Zodiaco, 1946.
  • Euskaraz (1): Luis Jauregi «Jaurtakol»ek. Kulixka sorta 62. Zarautz: Itxaropena, 1967.[3]
  • Euskaraz (2): Donostia: Erein, 1989. ISBN: 9788475682648

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .