Pegmatita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pegmatita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Pegmatita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Kuartzoa
Feldespatoak
Mikak


Pegmatita pikor larriko arroka igneo bat da, filoniarren taldekoa, izan ere magma sumendiko zainetatik gora igotzen hasi eta kanpora atera aurretik solidotzen baita.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20mm baino handiagoak diren kristalekin. Gehienetan dauden mineralak granitoaren berdinak dira.

Kristalen tamaina handia da pegmatiten ezaugarri garrantzitsuena, askotan hauek 50mm baino larriagoak direlarik. Hala ere 10 metro baino handiagoak diren kristalak aurkitu dira, munduko handienak.

Mineralak bi fasetan solidotzen dira; fusio tenperatura altua dutenak lurraren barrenean poliki solidotzen dira eta beraz kristal handiak eratuz, eta fusio tenperatura baxuagoa dutenak aldiz azaletik gertu kristalak eratzeko denborarik gabe.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu ezohikoen kontzentrazio handiak aurki daitezke pegmatitetan. Dirudienez urak kontzentratu arazten ditu azaletik gertu solidotzen ari denean. Ondorioz koltana osatzen duten kolunbita eta tantalita mineralak lortzeko bidea ematen du, bai eta harribitxiak ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]