Peridotita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peridotita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Peridotita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Olibinoa
Piroxenoak (orto eta klino)
Plagioklasa
Anfibolak
Maximoa 3,4[1] g/cm3
Minimoa 3,2 g/cm3


Peridotita pikor larriko arroka igneo plutonikoa da, Mantuko osagai nagusia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka ultramafiko dentso bat da, batez ere piroxeno eta olibino mineralez osatua. Arroka ultrabasikoa da, silikan duen edukia %45 baino gutxiago delako. Magnesio eta burdin kopuru handiak ditu.

Piroxenoak, bai klinopiroxeno bai eta ortopiroxenoak, anfibolak eta plagioklasak izan ohi ditu, hala nola flogopita mineralak. Lurrazalera fragmentu moduan iritsi daitezke magma batek bultzatua edo bestela obdukzio orogeniko prozesuetan iritsi daitezke lurrera.

Aztarnategiak eta erabilera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko hainbat mendigunetan basamentu handiak agertzen dira, Malaga inguruko (Espainia) Rondako Peridotitak dira munduko aztarnategirik handiena.

Peridotiten barnean nikel, platino eta batez ere kromo bandak aurkitzen dira. Izan ere kromoa lortzeko iturri ohikoena da. Hau ustiatzeko meategi handienak Hegoafrikan eta Zimbabwen daude.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka ultramafikoen sailkapena. Goian, berdez, peridotiten sailkapena.

Arroka ultramafikoen sailkapenean peridotitak eta piroxenitak agertzen dira. Olibinoan %40a baino gehiago duten arrokak peridotitetan sailkatzen dira eta arruntenak lherzolita, dunita eta harzburgitaren eremuetan kokatzen dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]