Philippe de Vitry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippe de Vitry
elizbarrutiko apezpiku

1351ko urtarrilaren 3a - 1361eko ekainaren 9a
Jean de Meulan (en) Itzuli - Jean Royer (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Meaux (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1291ko urriaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMeaux1361eko ekainaren 9a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikaren teorikoa, musikologoa, idazlea, poeta, filosofoa, matematikaria, apaiz katolikoa, militarra eta apezpiku katolikoa
Lan nabarmenak
MugimenduaErdi Aroko musika
Genero artistikoaars nova
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1723401 Musicbrainz: c7afae27-844a-4361-854b-0afe20218639 Discogs: 1342028 IMSLP: Category:Vitry,_Philippe_de Find a Grave: 86213591 Deezer: 3013651 Edit the value on Wikidata

Philippe de Vitry (Vitry-en-Artois, 1291ko urriaren 31Meaux, 1361ko ekainaren 9a) frantziar musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizgizona zen, eta politikan eta diplomazian ere aritu zen, sarritan aita santuaren gortean. Garrantzi handiko karguak izan zituen Filipe VI.a Valoiskoaren eta Joan II.a Onberaren gorteetan. Avignongo Klemente VI.a aita santuak Meaux hiriko apezpiku izendatu zuen 1351n.

Poeta eta musikagile gisa ospe handia izan zuen, eta bere garaiko intelektual nagusietako bat izan zen Frantzian. Kultura handiko gizona zen; harreman ugari izan zituen garai hartako intelektualekin, Petrarcarekin bereziki.

Historian duen garrantzia musikari zor zaio. Musikaren teoriari buruzko bi liburu idatzi zituen: Liber musicalium, Ars contrapuncti eta Ars nova musicæ XIV. mendeko musika irauli zutenak, eragin handia izan baitzuten ars antiqua edo arte zaharraren lekua hartu zuen ars nova edo arte berria gauzatzerakoan. Bi liburuotan musika-idazkera eraberritu zuen eta neurriari eta kontrapuntuari buruzko teoriak landu zituen. Musika-lanak, dirudienez oso ugariak, ia guztiak galdu dira. Hamabost bat motete idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]