Pigmeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaPigmeo

Motaetnia
Biztanleria (osoa)280.000
HizkuntzaUbangian (en) Itzuli eta Bantu hizkuntzak
Geografia
EstatuaGabon, Kamerun, Afrika Erdiko Errepublika, Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda eta Kamerun Alemana

Pigmeoak[1] (grezieratik πυγμαιος, pygmaios, "tamaina txikikoak") tribu nekazari eta ehiztariak dira. Arraroak dira beraien garaiera txikiagatik, gizonek ez baitute batez beste 1,50 metroko garaiera gainditzen. Azal beltzaran eta oso iluna dute, eta ile kizkur eta beltza ere bai.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmeoak oso ezagunak dira, itxura fisikoarengatik ez ezik, beren musikarengatik ere. Musika eguneroko bizitzan erabiltzen dute; aisialdirako, festarako eta jarduera mota bakoitzerako piezak dituzte.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antilope, txerri, tximu, hegaztiak eta abar ehizatzen dituzte, eta eztia, frutak eta erraboilak jaten dituzte. Beste batzuek inguruko herriekin trukatzen dituzte janariak.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmeoak, Afrika erdialdeko eta gutxi batzuk Asia hego-ekialdeko oihanetan bizi dira.

Afrikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena Afrikan

Uste da tribu handienak, Kongo ibaiaren arroan bizi izan zirela, beste biztanle batzuk etorri ziren arte. Gaur egun Kongo ibaiaren arroan baina leku gehiagoetan bizi dira, adibidez Gabon, Kamerun, Ruanda, Burundi, Uganda, Angola, Namibia, Thailandia, Filipinak, Brasil eta Bolivia.

Pigmeoen artean etniarik ezagunena behar bada Bambutiak izango dira, garaiera txikienekoak. 1,30metroen inguruan dabiltza.

Asian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako pigmeoak, beraien artean oso aldenduta daude, izaeraren aldetik eta geografikoki. Horien artean Aetak (Filipinak), Semang-ak (Malaya penintsulan) eta Jarawak eta Andaman uharteetako beste natibo batzuk.

Pigmeoak eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmeoak gaur egungo teknologiara egokitu dira. Sateliteen bidez funtzionatzen duten GPSak erabiltzen dituzte egur enpresek ez mozteko beraien zuhaitz sakratuak. Horrela era guztietako gatazkak konpondu dituzte. Pigmeoek, zuhaitz sakratu, ehizarako erabilitako lurraldeak eta urteko denbora batean ukitu behar ez diren landareak seinalizatzen dituzte enborrak etab margotuz, eta ondoren GPSa jarri, horrela GPSa piztu, eta enpresei iristen zaie inguratu behar ez diren lekuen mapa, eta ez dira inguratzen. Hasieran uste zen Pigmeoek oihaneko zuhaitz guztiak seinalizatuko zituztela baina zintzo jokatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: pigmeo .
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 90. arauaː Munduko herriak eta etniak. .