Planeta Elkartuen Federakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Planeta Elkartuen Federakuntza
Datuak
Izen laburraUFP eta FPU
Motainterplanetary organization (en) Itzuli, fictional government (en) Itzuli eta fictional interstellar state (en) Itzuli
HerrialdeaPlaneta Elkartuen Federakuntza
Ideologianoninterventionism (en) Itzuli eta Bakezaletasuna
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2161
2087
2161eko urriaren 11
2161eko abuztuaren 12a
2161eko maiatzaren 8a
2161eko ekainaren 30a
Ordezkatzen duUnited Earth (en) Itzuli

Planeta Elkartuen Federakuntza, UFP bezala ere ezagutua, (bere ingelesezko siglengatik United Federation of Planets) edo soilik Federakuntza, Star Trekerako garatutako fikziozko planetarteko estatu bat da.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federakuntza, izenak dioten bezala 150 planeta kidek eta milaka koloniak osatzen duten estatu federal bat da, eta, Jean-Luc Picard kapitainak Star Trek: First Contact filmean adierazi zuenez, Esne Bidea galaxian 8.000 argi-urtetan zehar hedatzen da. Funtsean, Galaxiako superpotentzia handietako bat da.

Bere gobernu sistema demokratikoa da, Federakuntzako Kontseilua bezala ezagutzen den botere legegile batekin, planeta federal bakoitzeko ordezkari batekin. Bere egoitza Lurreko AEBetako San Francisco hirian dago. Botere betearazlea Federakuntzako Presidentearena da, Kontseiluak aukeratzen duena, eta honen egoitza Parisko Concorde Plazako jauregian dago. Botere judizial bat ere badago, Federakuntzako Gorte Gorena deitua. Indar armatuak Izarretako Flotan biltzen dira, agentzia militar, zientifiko eta esploraziokoa dena.

Estatu honen funtsezko karta Federakuntzako Karta deitzen da, zenbait ataletan adierazten denaren arabera Nazio Batuen Karta Magnaren antzekoa dena, Picardek, The Drumhead atalean Konstituzio bezala erreferentzia egiten dion arren. Federakuntzako Kartak "Zazpi Bermeak" deritzenak ditu bere barnean, AEBetako Konstituzioan agertzen diren 50. emendakinen antzekoak direnak.

Zenbait baldintza bete behar dira Federakuntzako kide izateko, horien artean kasta sistema oro, gerra helburuak dituen manipulazio genetikoa, biztanleriaren aurkako tratu krudela edo estatuaren barnean eskubide zibilen falta ezabatzea. Gomendatzen den arren, ez da funtsezko baldintza federakuntzan sartzen den planeta erabat batua egotea, eta Federakuntzak euren gobernuak planetaren lurralde osoa administratzen ez duten planetak ere onar ditzake, hau da, mundu batasun bat ez dagoen tokietan.

Federakuntza Klingon inperioaren aliatu militarra da telesailaren zati gehienean, denbora batez etsaiak izan baziren ere. Guzti hau gora-behera, Federakuntzak gerra bortitzak eta gatazka militarrak izan ditu Galaxiako ia potentzia guztiekin, Romular Inperioa, Cardassiar Batasuna, Ferengi Aliantza, Domeinua etab... luze bat.

Kide aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]