Pomerania

Koordenatuak: 54°17′40″N 18°09′11″E / 54.29443°N 18.15312°E / 54.29443; 18.15312
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pomerania
Datu orokorrak
Motaeskualde historiko
Azalera38.401 km²
Geografia
Map
Koordenatuak54°17′40″N 18°09′11″E / 54.29443°N 18.15312°E / 54.29443; 18.15312
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa

Pomerania[1] (polonieraz: Pomorze; alemanez: Pommern; kaxubieraz: Pòmòrze edo Pòmòrskô; latinez: Pomerania edo Pomorania) Iparraldeko Europako eskualde historikoa da, Baltikoko itsasertzean hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean. Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibaiaren mendebaldeko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena. Lurralde laua da, ibai txiki eta aintzirez betea, emankorra. Szczecin da hiri nagusia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Pomerania” eslaviera zaharreko bi hitzetatik dator: po, "ondoan" esan nahi duena, eta more, "itsaso" esan nahi duena. Beraz, "itsasertza" edo "itsasoaren ondoko lurra" izanen litzateke esanahia, Baltikotik gertu dagoela adieraziz.

Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Pomerania eta Mendebaldeko Pomerania aski deitura anbiguoak dira, eta eremu geografiko desberdinak izendatzeko erabiltzen dira:

Mendebaldea Pomerania Ekialdea
Stralsund Anklam Szczecin
Kołobrzeg
Słupsk
Gdynia
Gdańsk
Egungo eskualdeak Mecklenburg-Aurrepomeraniaren
barnean
Mendebaldeko Pomeraniako
voivoderria
Pomeraniako voivoderria
Germaniar terminologia Pommern[2]
"Pomerania"
Pomerellen, Pommerellen[2]
"Pomerelia"[2]
Vorpommern
(gaur egun Szczecin kanpoan uzten da)
"Honanzko Pomerania"
Westpommern
"Mendebaldeko Pomerania"
Hinterpommern
"Haranzko Pomerania"
Ostpommern
"Ekialdeko Pomerania"
Poloniar terminologia Pomorze Zachodnie
"Mendebaldeko Pomerania"
Pomorze Wschodnie
"Ekialdeko Pomerania"
Pomorze Gdańskie
"Gdanskeko Pomerania"
Bigarren Mundu Gerra aurretik Pomorze[2]
"Pomerelia",[2]literalki "Pomerania"
Pomorze Przednie
"Honanzko Pomerania"
Pomorze Tylne
"Haranzko Pomerania"
Kaxubierazko terminologia Zôpadnô Pòmòrskô
"Mendebaldeko Pomerania"
Pòrénkòwô Pòmòrskô
"Ekialdeko Pomerania"

Europar Batasuneko lau eskualdek daramate “Pomerania” deitura beren izenetan (mendebaldetik ekialdera):

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Szczecin hiria, Mendebaldeko Pomeraniako hiriburu historikoa

Westfaliako Bakearen ondorioz, Pomerania Brandenburgo-Prusia eta Suediaren artean banatu zen (Suediakoa izan zen Rügen uhartea 1648 eta 1815 artean). 1772. urtean, Prusiak Ekialdeko Pomerania hartu zuen. 1815ean, Vienako Batzarrak Prusiaren barnean bateratu zuen Pomerania osoa. 1919. urtean, Versaillesko Itunari esker, Poloniak Ekialdeko Pomerania beretu zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian Alemaniaren mende egon zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]