Pongako parke naturala

Koordenatuak: 43°08′18″N 5°07′42″W / 43.1383747°N 5.1282998°W / 43.1383747; -5.1282998
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pongako parke naturala
KokalekuaPonga, Espainia
Koordenatuak43°08′18″N 5°07′42″W / 43.1383747°N 5.1282998°W / 43.1383747; -5.1282998
Pongako parke naturala is located in Espainia
Pongako parke naturala
Pongako parke naturala
Pongako parke naturala (Espainia)
Azalera20.533 ha
Izendapenanatura-parke
IUCNren babesaV. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Sorrera2003

Pongako parke naturala (gaztelaniaz: parque natural de Ponga; asturieraz: Parque Natural de Ponga) Asturiasko natura parkea da, Kantauriar mendikatearen erdialdean eta Leóngo probintziaren mugan kokatuta dagoena. 20.533 hektarea ditu.

2003an natura-parke izendatu zuten, batasuneko garrantzizko lekua eta hegaztientzako babes bereziko eremua ere bada.

Redesko Natura Parkea Pongako mendabaldean kokatuta dago.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagadien artean Peloñoko erreserba (15 km2) bereziki aipagarria da. Haritz, gaztainondo, urki, lizar eta gorostiak ere nabarmentzen dira.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztien artean, bestela, arrano beltz, sai arre, sai zuri eta aztore arruntak daude.

Basoilar eta hartz ale batzuk topatu daitezke, baita ugariagoak diren orkatz, orein, sarrio, basurde eta igaraba arruntak ere.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sella eta Ponga ibaiek parkea zeharkatzen dute. Ibar estuak sortzen dituzte, Ponga eta Los Beyos-eko haitzarte ikusgarriekin.

Gailur nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peña Ten (2.100 m).
  • Peña Pileñes (2.012 m).
  • Tiotordos (1.951 m).
  • Picu'l zorru (1.845 m).
  • Recuencu (1.648 m).
  • Picu Pierzu (1.552 m).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]