Preserbatibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizonentzako kondoi bat bere luzera osoan.

Preserbatiboa edo kondoia sexu-transmisiozko gaixotasunak ekiditeko eta metodo antisorgailu moduan erabiltzen den elementua da.

Gizonezkoentzako kondoiaren kasuan, zakil tentera egokitzen den zorro fin bat da, material ezberdinetakoa izan daitekeelarik. Orokorrean latexezkoa bada ere, poliuretanozkoak aurkitu ditzakegu latexari alergia duten kasuetarako.

Emakumezkoentzako kondoia bagina forratzen eta kanpo-genitalak estaltzen dituen poltsa da.

Preserbatiboa (sorkundea babestutik datorren termino edo hitza) edo kondoia deituta ere, haurdun ez gelditzeko eta sexuaren bidez transmititzen diren gaixotasunengandik babesteko elementua da.

Gizonezko kondoien kasuan, zakila tente jartzen denean gainean ipintzen den funda moduko bat da eta material ezberdinetakoak izan daitezke; normalean latexa erabiltzen da baina hasiera baten animalien larruez egiten ziren eta egun poliburetanoz ere egiten dira latexari alergia duten pertsonentzat.

Preserbatiboa gaixotasun sexualengatik babesteko antzinetik erabili da eta haurdun ez gelditzeko ere erabilia zen.

Gizakiek erlazio sexualak eta umeen sorkuntzaren arteko erlazioa ikusi zutenean, puntak itxita zituzten animalien heste zatiak erabiltzen hasi ziren eta gauza bera sexu eta gaixitasunen arteko erlazioa antzeman zutenean. Gaur egun ere horrelako gailuak lor ditzakegu (hobeto eginda), bero korporala eta ukimen sentzazioa trasmititzeko onak direlako, baina ez dira haurdun ez gelditzeko oso eraginkorrak.

Egipton, gutxienez K.A. 1000. urtetik zakilaren gainean oihalezko zorroak erabiltzen zituzten. Minos Erregearen leiendak (1200. K.a) hazia gordetzeko arrainen birikiak eta hauntzen maskuriak aipatzen ditu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Preserbatibo