Pueblo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pueblo

Laguna Pueblo kideak
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria
Hizkuntza
Hopi hizkuntza Keresan hizkuntzak, ingeles
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Pueblo[1] Ipar Amerikako hego mendebaleko amerindiarren zenbait leinuri emandako izena da. Pueblo gisa izendatu zituzten espainiarrek hopi, keres, tano eta zuñi leinuko jendeak, herrietan antolatutako nekazariak zirelako, beste herri nomada batzuekin alderatuta. Herri izaera urbano eta nekazari horri eutsi diote Pueblo askok 21. mendera arte,

Pueblo terminoak, hortaz, herri multzo bat adierazten du, non unitate bakoitza era berean den toponimo eta etnonimo (herrigune bat, eta identitate etniko bat), hala nola Zia Pueblo delakoan, adibidez. Pueblo herri desberdinen artean hurbiltasun bat dago ohitura eta kulturan (eta interes sozio-politikoetan ere bai 21. mendean), baina izatez lau hizkuntza multzo desberdinetakoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mogollon eta Anasazi amerindiar herrien ondorengoak dira eta gaur egun Arizonako ipar-ekialdean eta Mexiko Berriko ipar-mendebalean bizi dira. Gaur egun 20.000 dira. X-XII. mendeaz geroztik harrizko etxeetako herrietan bizi izan dira eta hortik datorkie espainiar konkistatzaileek XVI. mendean amerindiar nomadengandik bereizteko jarri zieten izena. Etxeek hiruzpalau solairu zituzten eta erdian etxarte bat; etxartearen erdian kiva izeneko lurpeko bizileku bat zegoen, maiz aletegi ere bazena. Gaur egun etxeak adobezkoak dira, baina antzinakoen egitura bera dute.

Kolonizazioa hasi eta handik mende batera pueblo amerindiarren biztanleria erdira murriztua zen. 1680an, pueblo herri guztiak espainiarren aurka matxinatu ziren eta hamabi urtez bidali zituzten beren lurraldetik. Aldi labur hori izan ezik, bi mende eta erdi egon ziren espainiarren mendean. XIX. mendearen hasieran, Mexikok independentzia eskuratu zuenean, haiek ere burujabe izan ziren. 1848an, Estatu Batuek beretu zuten haien lurraldea, baina autonomia izan zuten.

Bizibide tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri nekazariak dira; artoa eta kotoia lantzen ditu, batez ere. Emakumeek garrantzi handia dute gizarte-antolamenduan, familiaren eta leinuaren buru, eta etxeen eta lurren jabe baitira. Oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Hala eta guztiz ere, aginpidea erlijiozko elkarteetako gizonezko buruzagien batzorde baten esku dago. Izadiko indarrak gurtzen dituzte ospakizun, dantza eta prozesioen bidez; aipagarria da hopien suge-dantza, sugegorri bat ahoan dutela dantzatzen dutena. Trebeak dira eskulangintzan: ehungintzan, saskigintzan eta eltzegintzan dihardute, eta zilarrezko eta turkesazko bitxiak, eta zeramika egiten dituzte.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri indigenak Mexiko Berrian, non agertzen diren gehienak Pueblo herriak diren.

Kiowa-Tano hizkuntza familiako zenbait hizkuntza hitz egiten dira Pueblo herri batzuetan:

Keres herriek hizkuntza multzo propioa dute, baina dialekto multzotzat ere hartu daiteke Pueblo batetik bestera egiten dena ulergarria baita neurri handi batean. Zazpi dira Keres puebloak:

  • Cochiti Pueblo edo Kotyit ("Ahaztua"), tokiaren izena. Herriaren etnonimoa: Kʾúutìimʾé ("menditarrak").
  • San Felipe Pueblo edo Katishtya ("Ozkol zurien tokia", edo beste modu batean esanda, "Ibaiko herria”).
  • Kewa Pueblo edo Santo Domingo Pueblo (lehen), edo Díiwʾi tokiaren izena Keres hizkuntzan, herri etnonimoa berriz, Dîiwʾamʾé .
  • Zia Pueblo edo Tsi'ya (Tsia) ("Eguzkibegoa"); Zia herri etnonimoa: Tsʾíiyʾamʾé.
  • Santa Ana Pueblo edo Tamaiya (Dámáyá); herri etnonimoa: Dámáyámʾé (singularra)m Dámáyàamʾèetrạ (plurala).
  • Acoma Pueblo edo Aak'u (Áakʾuʾé / Haak'u) ("Betiko tokia" baita ere, beste intepretazio batean, "Zeruko hiria""); etnonimoa: Áakʾùumʾé.
  • Laguna Pueblo edo Kawaika (Kawaik) ("Aintzira txikia"); Etnonimoa: Kʾáwáigamʾé.

Hopi herriak bere hizkuntza propioa du, Uto-Azteka taldekoa.

Zuni herriak bere hizkuntza propio eta isolatua du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]