Puppy

Koordenatuak: 43°16′04″N 2°56′04″W / 43.267692°N 2.934489°W / 43.267692; -2.934489
Wikipedia, Entziklopedia askea
Puppy
Jatorria
Sortzailea(k)Jeff Koons
Sorrera-urtea1992
IzenburuaPuppy
MugimenduaNeo popa
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairu herdoilgaitza
Dimentsioak9,1 (luzera) m
Genero artistikoatopiary sculpture (en) Itzuli eta arte publikoa
Deskribapena
Kokapena
BildumaGuggenheim Bilbao Museoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′04″N 2°56′04″W / 43.267692°N 2.934489°W / 43.267692; -2.934489
Map

Puppy edo Txakurkumea[1] Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdeean dagoen eskultura bat da, Abandoibarra etorbidean. 1992ko Jeff Koons estatubatuar artistaren lana da eta lorez estalitako altzairuzko egitura baten bidez West Highland White Terrier arrazako txakur bat irudikatzen du. Bere neurriak 1240 x 910 x 850 cm.-koak dira eta 16 tonako pisua du. AEBtako Connecticut estatuko Peter M. Brant-en lursailetan ere kopia zehatz bat badago.[2]

Puppy obrarekin Koonsek iragana eta oraina elkartzen ditu, ordenagailu-modelo sofistikatu bat erabili baitu XVIII. mendeko lorategi klasikoei erreferentzia egiten dien lan bat sortzeko. Koonsek erakartzeko, baikortasuna eragiteko eta, bere esanetan, "konfiantza eta segurtasuna" pizteko helburu sendoaz diseinatu du eskultura publiko hau. Puppyk museoaren ataria zaindu eta, aldi berean, miresmenez eta pozez betetzen ditu ikusleak. [3] Udaberri eta udazkenero lore aldaketa egiten zaio eta mantenuan hilero 9.000 euro aurrekontua du.[4][5] 2020an COVID-19a dela eta musuko edo maskara jarri zioten.[6]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 194. araua – Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza eta eskultura.
  2. (Gaztelaniaz) «Puppy, el perro guardián del Guggenheim cumple 20 años» El Independiente 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  3. «Puppy | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  4. «Puppy-ren kontserbazioa, Aitziber Velascorekin | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  5. (Gaztelaniaz) Álvarez, Paz. (2019-05-07). «Así se cambian las 38.000 flores que visten a ‘Puppy’» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  6. (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2020-12-10). «Jeff Koons le pone mascarilla a la mascota de Bilbao» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]