Raimundo Sarriegi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Raimundo Sarriegi

Bizitza
JaiotzaDonostia1838ko martxoaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1913ko apirilaren 23a (75 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta musikagilea
Genero artistikoazarzuela

Musicbrainz: aa8dd762-681e-4682-8aa3-37c583cacb8a Edit the value on Wikidata

Raimundo Sarriegi Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1838ko martxoaren 15a1913ko apirilaren 23a) musikagilea izan zen. Haren musika lanik ospetsuena ezbairik gabe San Sebastian martxa da (1862), Serafin Barojaren hitzez lagundua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Egia auzoko Etxeberri edo Kojaenea izeneko baserrian jaio zen, luzaro Puyuelo kalean (gaur egungo Fermin Kalbeton kalea) jaio zela uste izan bazen ere.[1]

Txikitatik izan zuen musikarekin harremana. Santa Maria basilikan tiple izan zen, eta gerora tenor ospetsu San Bizente parrokian. Jose Juan Santesteban maisu handiaren ikasle izan zen.

Peñaflorida kaleko Udal Musika Eskoletako solfeo irakasle izan zen, Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu ere egin zuelarik. Sarriegi 1913ko maiatzaren 4an zendu zen Narrika eta Arrandegi kaleen izkinako Telleria botikan zegoela.

Musika lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarriegiren konposizio lanik ezagunena San Sebastian martxa da. Danborradako eta inauterietako beste hainbat konposizio ezagun ere egin zituen: Tatiago (1882), Iriyarena (1882), Retreta (1882-1884), Diana (1882), Polka (1885), Donostiako karnabala bilduman jasotako abesti multzoa eta abar.

Gaur egun, Sarriegiren irudia ikusgai dago bere izena daraman plazan, Bretxa azokaren ondoan, Donostian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Raquel Rodríguez «Un nuevo trabajo sobre Sarriegui revela que nació en un caserío de Egia», Diario Vasco, 2006-01-17.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]