Raymond Souster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raymond Souster
Bizitza
JaiotzaToronto1921eko urtarrilaren 15a
Herrialdea Kanada
HeriotzaToronto2012ko urriaren 19a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Toronto Schools (en) Itzuli
Humberside Collegiate Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Jasotako sariak

Raymond Souster (Toronto, Kanada, 1921eko urtarrilaren 15a - 2012ko urriaren 19a) ingelesezko poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an, kutxazain gisa lan egin zuen Merkataritza Banketxean, eta Kanadako Aire Armadan sartu zen 1941ean. Eskozia Berrian izan zen, Ternuan eta Ingalaterran. Handik itzuli zenean, banketxean lan egiten hasi zen berriro.

Zenbait aldizkari argitaratu zituen: Direction (1943-1946), Enterprise (1948), Contact (1952-1954) eta Combustion (1957-1960). 1964an, Governor General saria eman zioten, The colour of the times poema-bildumarengatik. Kanadar nazionalismoaren aldeko jarrera hartu zuen. Inguratzen zuen munduaren lekukotasuna eman zuen bere poesian, eta Torontoren errealitatea objektibotasunez eta samurtasunez erretratatu zuen aldi berean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu zituen, eta beste poeten lanak argitaratzen ere lagundu zuen.

Lanik aipagarrienak: When we are young (1946), Go to sleep world (1947), City Hall street (1951), Shake hands with the hangman (1953), A dream that is dying (1954), For what time slays (1955), Walking death (1955), The selected poems (1956), Crepe-hanger´s carnival (1958), A local pride (1962), As is (1967), Place of meeting (1962), Twelve new poems (1964), Ten elephants on Yonge Street (1965), Change-up (1974), Extra innings (1977) eta Hanging in (1979), It Takes All Kinds (1986), The Eyes of Love (1987), Running Out the Clock (1991), No Sad Songs Wanted Here (1995), Of Time & Toronto (2000), Wondrous Wobbly World: Poems for the New Millennium Battered Silicon Dispatch Box (2006).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]