Robert Moog

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Moog

Bizitza
JaiotzaNew York1934ko maiatzaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAsheville (Ipar Carolina)2005eko abuztuaren 21a (71 urte)
Hobiratze lekuaAsheville (Ipar Carolina)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaQueens College (en) Itzuli
Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) Itzuli
Berklee College of Music
Cornell University College of Engineering (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
The Bronx High School of Science (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, unibertsitateko irakaslea, musikaria eta musika instrumentuen egilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0600555 Musicbrainz: 31663409-4f26-4c65-bc2f-7bb738667dcc Discogs: 107251 Find a Grave: 11592850 Edit the value on Wikidata

Robert Moog (Flushing, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1934Asheville, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2005) asmatzailea izan zen. Musika-sintetizadorea asmatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika, ingeniaritza elektrikoa (Columbiako Unibertsitatean) eta ingeniaritza fisikoa (Cornell Unibertsitatean) ikasi zituen. New Yorkeko Queens Collegeko ikasle zela, bere enpresa sortu zuen, edozein musika-tresnaren hotsa era elektronikoan errepikatzeko gai ziren teklak ekoizteko. Herbert Deutsch musikagilearen laguntzarekin, Moog sintetizadorearen eredua aurkeztu zuen 1964ko biltzar batean. Tresna horrek izugarrizko eskaerak izan zituen, eta mundu osoan ezagun egiten hasi zen Moog izenaz.

Gero, Walter Carlos musikagilearekin hasi zen lanean, eta hark Switched on Bach lana grabatu zuen 1969an. 1976an, berriz, Polymoogo tresna ezagutarazi zuen, akordeak sortzeko gaitasuna zuena. Gaur egun, asko erabiltzen da tresna hori herri-musikan, nahiz eta musika elektronikoko musikagileek ere erabili dituzten tresnak ematen dituen aukerak. Asmatzailea hil ondoren, Bob Moog Fundazioa sortu zuten haren oroitzapenez, musika elektronikoa garatzeko bizitza osoan egin zuen lanari jarraipena emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Moog Aldatu lotura Wikidatan