Roge Blasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roge Blasco

Bizitza
JaiotzaBilbo1955eko urriaren 12a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Ikus-entzunezko komunikazio
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
IMDB: nm15962872 Edit the value on Wikidata

Roge Blasco Granados[1] (Bilbo, Euskal Herria[2], 1955eko urriaren 12a) Euskal Herriko kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezle bat da. Euskal Herriko Unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziatua da.

Hainbat hedabidetan telebista aurkezle nahiz irrati esatari izan da: Bilboko Radio Popular, Euskadi Irratia, Euskal Telebista eta TVE2. Egunkari hauetan ere artikuluak idatzi izan ditu: El Diario Vasco, Deia, Egin eta Gara.

Behin erretiroa hartuta, gustuko duena egiten jarraitzen du bere Youtube kanalean.[3][4][5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 eta 1987 bitartean Euskal Rock Erradikalari buruzko Muskaria aldizkariko zuzendaria izan zen.

Euskal Telebistan 1988-1995 bitartean Doctor Livingstone, supongo eta 1996an TVE2 katean Tierra a la Vista saioak aurkeztu zituen.

Radio Euskadin 1984ko martxoaz geroztik Levando Anclas eta 1997ko iraila ezkeroztik La Casa de la Palabra irratsaioak aurkeztu ohi ditu. Bi irratsaio hauen bidez herrialde guztietako bidaiazale eta abenturazaleen nondik norakoak ezagutarazi ohi ditu.

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urtez Levando Anclas irratsaioa martxan izan ondoren, 2004ko azaroan irratsaio honen 20. urteurrenean Radio Euskadi irratiak eta Levando anclas: 20 años de viajes y aventuras liburua eta CDa argitaratu zituen, bertan Roge Blascok elkarrizketatutako bidaiari oroitu edo nabarmenenen hitz, pasarte eta aipamenak azaltzen direlarik.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionalan zehar hainbat sari bereganatu izan ditu, horien artean Komunikazioaren Espainiar Geografia Elkartearen Saria duelarik.

Esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Nik batik bat adimenarekin bidaiatzen dut, entzuleek kontatzen dizkidaten istorioen bidez. »
Roge Blasco.[6]
« Turista naiz, eta harro nago, ez daukat neure burua bidaiaritzat. »
Roge Blasco.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]