Roger Marie Bricoux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Marie Bricoux

Bizitza
JaiotzaCosne-Cours-sur-Loire1891ko ekainaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaIpar Ozeano Atlantikoa1912ko apirilaren 15a (20 urte)
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbiolontxelista
KidetzaTitaniceko orkestra
Musika instrumentuatxeloa

Musicbrainz: 543cd78d-2b39-4fbd-847b-8830f966df35 Find a Grave: 7995206 Edit the value on Wikidata

Roger Marie Bricoux (1891ko ekainaren 1a - 1912ko apirilaren 15a) frantziar biolontxelo jotzailea izan zen RMS Titanicen bere hasierako bidaian[1]. Musikari baten semea zen, eta familia Monakora mugitu zen haurra zenean[2]. Italiako zenbait erakunde katolikotan hezia izan zen[3]. Bere ikasketetan zehar, bere lehen orkestrara batu zen, eta lehen saria irabazi zuen Boloniako kontserbatorioan, bere trebetasun musikalagatik[4]. Pariseko kontserbatorioan ikasi ondoren, 1910ean Ingalaterrara joan zen Leedseko Grand Central Hotelean orkestrarekin bat egiteko[5]. 1911 amaieran, Lillera (Frantzia) joan zen bizitzera, 5 Place du Lion d'Or-en, eta hiriko hainbat tokitan jo zuen[6].

Titanicean ontziratu aurretik aurretik, Bricouxek eta Theodore Ronald Brailey pianistak elkarrekin zerbitzatu zuten Cunard Linesen RMS Carpathia lurrunean[7], White Star Linesekin elkartu aurretik[6]. 1912ko apirilaren 10ean Titanic ontzian sartu zen Southamptonen, Erresuma Batuan. Bere sarrera zenbakia 250654 zen, Wallace Hartleyko orkestrako kide guztien sarrera-zenbaki bera. Bere kamarotea bigarren mailakoa zen, eta Titanic itsasontzian zegoen frantziar musikari bakarra zen[8]. Bricouxek 20 urte zituen hil zenean. Bere gorpua ez zen inoiz berreskuratu[6].

1913an, itxuraz desagertu ondoren, Frantziako armadak "desertore" izendatu zuen. 2000. urtera arte ez zen ofizialki Frantziarentzat hil, batez ere Association Française du Titanic elkartearen ahaleginengatik. 2000ko azaroaren 2an, elkarte berak Bricouxen plaka oroigarri bat eraiki zuen Cosne-Cours-sur-Loiren[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Message Boards» www.ancestry.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. Turner 2011, 50 orr. .
  3. Turner 2011, 51 orr. .
  4. (Frantsesez) «Roger Bricoux [violoncelliste»] titanic.superforum.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. Turner 2011, 52 orr. .
  6. a b c «The Valiant Musicians | World Military Bands» archive.is 2013-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  7. (Ingelesez) «Roger Marie Bricoux : Titanic Victim» Encyclopedia Titanica (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  8. «Kit.net» www.titanicsite.kit.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  9. (Ingelesez) «Memorial to Roger Bricoux, Titanic cello player» Encyclopedia Titanica 2004-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]