Rumantsch Grischun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rumantsch Grischun erromantxeraren eredu batua da, bost dialektoetatik (Sursilvan, Sutsilvan, Surmiran, Puter eta Vallader) 1982an Heinrich Schmidek sortua eta Lia Rumantschak sustatua.

1985ean argitaratu zuten lehen hiztegi batua, oinarrizko gramatikarekin batera, ordutik gaurkotzen dutena. Gaur egun, 200.000 hitz inguru biltzen ditu.

Erreferentziazkoa da literatura erromantxerako eta orokorrean idatzizko jarduerarako, hiztunen onarpena oraindik partziala den arren.

Ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat fonemarekin ahoskera erromantze hizkuntzen (italiera eta frantsesa) eta alemanieraren artean dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]