Salamanca CF UDS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unión Deportiva Salamanca
Ezizena(k)Charros
Sorrera2013
Futbol zelaiaEl Helmántico
edukiera: 17.341 lagun
inaugurazioa: 1970
PresidenteaMexiko Manuel Lovato
EntrenatzaileaMexiko Rafa Dueñas
LigaHirugarren maila RFEF
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Salamanca CF UDS (izen osoa Salamanca Club de Fútbol Unión Deportiva Salamanca) Gaztela-Leongo futbol talde bat da, 2013an Salamanca hirian sortua, Unión Deportiva Salamanca desegin ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 urtean Unión Deportiva Salamanca talde historikoa desegin zen eta harrobiko taldea zen CD Salmantinoren tokia hartuz talde berria sortu zen, CF Salmantino. Hirugarren mailan jokatzen hasi zen beraz, baina Salamancako epaitegiak CF Salmantino eta CD Salmantino talde desberdinak zirela ebatzi zuen eta 2015-16 denboraldian maila baxuenera jeitsiarazi zuen. Hurrengo urteetan mailaz maila igotzen joan da 2018an bigarren B mailara iritsi zen arte. Orduan hartu zuen gaur egungo izena, Salamanca CF UDS. 2018an Manuel Lovato mexikarra bihurtu zen presidente eta bere eraginez taldeak jokalari mexikar ugari fitxatu zituen. 2019-20 denboraldirako 9 jokalari mexikar ditu plantilan.

Hainbat jarraitzailek hasieratik ez zuten talde berria onartu, eta UD Salamanca amaitu zela esanez haren omenezko talde berria osatu zuten, Unionistas de Salamanca CF. Talde biek antzerako ibilbidea izan dute.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 3
  • Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 1
  • Ligako posturik onena: 12.a Bigarren B mailan (2018-19)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2013-14 4 Hirugarren Maila 9.a -
2014-15 4 Hirugarren Maila 9.a -
2015-16 6 Salamancako 1. Probintziala 1.a -
2016-17 5 Salamancako 1. Erregionala 1.a -
2017-18 4 Hirugarren Maila 4.a -
2018-19 3 Bigarren B maila 12.a -
2019-20 3 Bigarren B maila 13.a -
2020-21 3 Bigarren B maila 9.a/2.a -
2021-22 4 Bigarren maila RFEF 15.a
2022-23 5 Hirugarren maila RFEF 3.a
2023-24 5 Hirugarren maila RFEF

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]