Salat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salataren lau jarrera nagusiak.
Salat

Salat (euskaraz: «eguneko otoitz», arabierazko صلاة hitzetik ekarria; pl. صلوات ṣalawāt) edo namaz (persieraz: نَماز‎) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Egunean bost bider egin behar ditu horiek Meka aldera (alkibla aldera) begiratuz; egunsentian, eguerdian, arratsaldeko hirurak eta bostak bitartean, arratsaldean eguzkia ezkutatu baino lehen, eta, azkenik, gauean.

Salat baino lehen ikuzketa errituala egin behar dute. Musulman guztientzat derrigorrezkoa da, nerabezaroaurrekoak, menstruazioa izaten dutenak edo erditze osteko 40 egunetan odoletan direnak izan ezik.[1] Islamean ez dago liturgiarik, ezta apaizik ere; berez, predikatzaileak, eta otoitza gidatzen duten arduradunak (imamak) baizik ez daude, eta meskitatik otoitzera dei egiten dutenak (muezzinak); ostiraletan egiten da otoitza meskitan eta aurretik imanak sermoi edo hitzaldi bat esaten du politikari, gizarteari eta moralari buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aruna Thaker & Arlene Barton. (2012). Multicultural Handbook of Food, Nutrition, and Dietetics. , 43 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salat Aldatu lotura Wikidatan
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.