San Salvador monasterioa (Oña)

Koordenatuak: 42°44′01″N 3°24′47″W / 42.733611°N 3.413056°W / 42.733611; -3.413056
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Salvador monasterioa
Kultura ondasuna
San Salvador monasterioa ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaOña
Koordenatuak42°44′01″N 3°24′47″W / 42.733611°N 3.413056°W / 42.733611; -3.413056
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1011
JabeaBurgosko Probintziako Diputazioa
IzenaSalvator Mundi (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0000462
Webgune ofiziala

San Salvador monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de San Salvador de Oña) Burgosko Oña hiribilduan dagoen monasterio bat da. Bertan izan zen abade San Eneko Oñakoa, eta bertan dago hilobiratuta, besteak beste, Antso III.a Nagusia errege nafarra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1011n Antso Gartzia I.a Gaztelako kondeak eratu zuen Tigridia bere alabarentzat. Monasterio bikia izan zen: San Juan de Cillaperlatatik etorritako mojak eta San Salvador de Loberuelatik etorritako fraideak bizi ziren bertan.

1033ko ekainaren 30ean Antso III.a Nagusiak eta Munia Gaztelakoak clunytarrei eman zieten. Ordutik aurrera garapen eta eragin handia izan zituen, bere jurisdikziopean Burgosko probintzia, Kantabria eta Palentziako Pisuerga ibaiaren haraneko hainbat monasterio izanik.

1506ean Valladolideko beneditarren eskuetan geratu zen. Frantziar inbasioaren eta desamortizazioaren ondorioz, 1835ean bere eliza herriko parrokia bilakatu zen. 1880an jesuitek okupatua izan zen, 1968ra arte. Ordutik aurrera Burgosko Aldundiarena da eta urtetan ospitale psikiatriko bat eraiki zuten bertan.

Gaur egun ospitalea itxita dago eta eraikina erabat utzita. Parapsikologiaren zaleen artean leku erakargarria da.

Erregeen hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan hainbat errege eta noble lurperatuta daude:

- Ebanjelioren ondoan, baldakin baten behean:

- Epistolaren ondoan, baldakin baten behean:


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]