Samson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sanson» orritik birbideratua)
Samson
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaZorah (en) Itzuli, K.a. 1118
HeriotzaGaza, K.a. 1078
Sexuagizonezkoa
EgoitzaKanaan
Jardueragudaria
Nazirite (en) Itzuli
Egoera medikoaitsutasun eta kastrazio
Familia
AitaManoah
Amawife of Manoah
Bikotekidea(k)Dalila

Samson[1] (hebreeraz: שִׁמְשׁוֹן‎Shimshon, "eguzkiaren gizona"; arabieraz: شمشون‎‎Shamshūn/Šamšūn; antzinako grezieraz: Σαμψών) Israelgo epaileetariko bat izan zen, K. a. XII. mendekoa. Epaileen liburuan azaltzen dira filistarren aurkako haren balentriak. Adats luzeak zituen eta, tradizioaren arabera, adats luze horiei esker zen hain indartsu. Israelen erresistentzia irudikatzen zuen Samsonek eta juduen itxaropena bihurtu zen.

Maitale batek ordea, Dalilak, Samsonen indarra adats luzeetan zetzala jakin zuenean ilea moztu zion eta filistearren esku utzi zuen. Filistearrek begiak hustu zizkioten eta putzu-gurpil bati birak ematera kondenatu zuten. Denboraren poderioz ilea hazi zitzaion eta Dagonen tenplura jai batean erakusgai eraman zuten batean, zutabe batera hurbildu eta erauzi egin zuen. Filistear ugarirekin batera geratu zen lurperatuta.

Samson, gizon basatitzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gizon Basatia»
Samsonen atxiloketa.

Bibliako Snason Gizon Basatiaren arketipoarekin lotu da[2][3] Samson ez da iletsua, baina bere ilea mozten badu botereak galtzen ditu (hau da, ile luzea bere esentzia da); Lahmuk bezala, ilea txirikordatan eramaten du (sei Lahmuk, zazpi Samsonek)[2]. Piztien maisua dela erakusten du lehoi baten aurka borrokatuz[4] eta, beranduago, azeriak kontrolatuz[5]; azerien armada bat dauka Filistiarren aurka; arroka baten gainean egiten du lo[6]; eztiaz elikatzen da [7] eta ez du ez ardorik ez garagardorik edaten [8]; ez du tresnarik erabiltzen[9] eta behar duenean zuzenean hartzen du naturatik, adibidez asto baten baraila arma gisa[10]. Samson, basatia izanda, Delilah emakumeak zibilizatzen du, eta behin kulturaren parte izanda sekretuak kontatzera behartzen dute[11] eta ilea moztuta "beste edozein gizon bezalakoa" bilakatzen da[12]. Biblian ez da aipatzen Samson erraldoia denik edo lau-hankatan ibiltzen denik, baina tradizio juduan erraldoitzat hartzen da. Hau honela, baliteke Samsoni buruz Epaileen Liburuan egiten den kronika Samsonen ahozko literaturaren pasarteetako edo bertsioetako bat izatea, eta tradizioan erraldoi gisa ere existitzea[2]. Hala ere, ohartarazi behar da Samsonek gizaki familia izateaz gain, hitz egin, errezatu eta epaitzeko gaitasuna ere baduela[3]. Gainera, Samsonen figura aurkako ikuspegitik eraikia dago: normalki Gizon Basatia da "kanpokoa" eta "zibilizazioa apurtzen duena" eta, kasu honetan, hori guztia egiten du (harresiak suntsitu, uztak erre, animaliak erasorako erabili...) baina bera da protagonista eta heroia[2].

Herri tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samsoni buruzko narrazioa irmo sustraitu zen herri kondairan eta mitologian. Ondorioz, Euskal Herrian haren inguruko toki eta ipuin asko gorde dira. Gehienetan, Samson pertsonaia indartsu bat zen, jentila, eta mendi harkaitz edota eraikinen sorreran parte hartzen du. Errolan haren antzeko funtzioa betetzen agertzen da Euskal Herri ekialdeko mitologian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 177. arauaː Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  2. a b c d Mobley, Gregory. (1997). «The Wild Man in the Bible and the Ancient near East» Journal of Biblical Literature 116 (2): 217–233.  doi:10.2307/3266221. ISSN 0021-9231. (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  3. a b NIDITCH, SUSAN. (1990). «Samson As Culture Hero, Trickster, and Bandit: The Empowerment of the Weak» The Catholic Biblical Quarterly 52 (4): 608–624. ISSN 0008-7912. (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  4. Epa 14:5-6
  5. Epa 15:4-5
  6. Epa 15:8
  7. Epa 14:9-10
  8. Epa 13:4, Epa 13:7, Epa 13:14
  9. Epa 14:6
  10. Epa 15:15
  11. Epa 14:15-17, Epa 16:5-17
  12. Epa 16:7-11

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]