Saponifikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triglizerido baten saponifikazioa sosa (NAOH) erabiliz


Saponifikazioa ester edo glizerido baten eta base baten (NAOH edo KOH) arteko erreakzio kimikoa da, glizerina eta gantz azidoen gatz alkalinoa sortzen dituena. Gatz alkalino horri, orokorrean, xaboi deitzen zaio.

Ester edo Lipidoa + Basea → Glizerina + Xaboia

Laborategian edo industrian saponifikazioa tenperatura altuetan burutzen da: glizeridoak (animalia edo landare gantzak, sarritan) ontzi handietan irakiten dira, sosa (NAOH) edo potasa (KOH) astiro gehituz.

Substantzia saponifikagarriak xaboi bihur daitezkenak dira. Lipido saponifikagarriak xaboi bihurtzen direnak dira, gantz azidoak dituztelako (fosfolipidoak, esfingolipidoak edo glukolipidoak). Lipido ez-saponifikagarriak ez dute xaboirik sortzen (kolesterola edo karotenoa, esaterako), gantz azidoak ez dituztelako. Lipido gehienak saponifikagarriak dira.

Saponifikazioa potasarekin burutzen bada xaboi bigunak agertzen dira, eta sosarekin xaboi gogorrak.

Saponifikazio-indizea glizerido gramo batean dauden gantz azidoak neutralizatzeko (xaboiak sortuz) behar den base kopurua (NAOH, KOH) da. Saponifikazio-indize txiki batek, kasu, lipido batean gantz azido gutxi daudela adierazten du (base kopuru txiki batekin neutralizatzen baitira gantz azido guztiak).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]