Sara (etnia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara

Sarar neska bat. 2000. urteko argazkia.
Biztanleak guztira
~4 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Txad
 Afrika Erdiko Errepublika
 Sudan
Hizkuntza
Sara hizkuntzak
frantsesa
Erlijioa
Kristautasuna; kasu gutxi batzuetan Afrikako erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Herri nilotikoak
Artikulu hau etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sara (argipena)».

Sara herria[1], Afrika erdialdean kokatzen den etnia bat da, gehienbat Txaden, (bertako biztanleriaren %30) baina Afrika erdiko errepublikan ere aurkitu daitezke (bertako biztanleriaren %10 inguru).

Sara izena frantsesek edo agian arabiarrek ezarri zien, izen honek Logone ibaiaren inguruan bizi diren biztanle guztiak ordezkatzen ditu, Gambaye, Mbaye, Goulaye eta Madjingate klanetako biztanleriarekin batera. 1990. urtean milioi eta erdi sara inguru zenbatu ziren. Sararrak Txadeko zonalde emankorraren %30 inguruan bizi dira.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri nilotikoa duen herri bat da sararra, pentsatzen da XVI. mendean immigratu zutela gaur egun bizi diren tokira, segur asko, Egipton zegoen arabiarren esklabotzarengandik ihesi. Sarar emakumeek beraien ezpainak luzatu ohi zituzten, artifizialki, diskoak ezarriz. XIX. mendean esploratzaile europarrek aurkitu zituztenean, pentsatu zuten, arabiarrengandik itsusitzeko egiten zutela, beste hainbat etnia afrikarrek egiten zuten bezalaxe. Sarar hizkuntza erabiltzen dute euren artean mintzatzeko.

Satelite bidez harturiko irudia, bertan Txaden hego eta iparraldeko lurraldeen ezberdintasuna ikus daiteke.

Txaden duten eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sararrek Sao zibilizazio mitikoaren ondorengotzat hartzen dute beraien burua. Erlijioari dagokionez, sararren seiren bat kristaua da eta gainerakoak animistak.

Sararrak Txadeko zonalderik emankorrenean bizi dira eta gehienbat nekazaritzan egiten dute lan. Adibidez, kotoi, arroz, gari edo kakahuete bilketan jarduten dute.

Frantziarren mende egon zirenean, lan gogorrak eta militarrak egitera behartu zituzten. Bigarren mundu gerran aliatuen alde borrokatu ziren afrikar etnietako bat izan ziren, sararren kasuan, parte-hartze handienetako bat eduki zuten. Frantsesek hitzetan, biztanle hauek indartsuak eta altuak izan ohi ziren.

Sararrek kolonizatzailearen kultura ikasi behar izan zuten, gainerako etniekin egin zuten bezala indarkeriaren bidez ezarri eta inposatu zitzaien kolonizatzaileen kultura, kasu honetan frantsesa. Gaur egun, sarar biztanleek administrazioan hainbat postu bereganatu dituzte, adibidez, Txadeko lehen presidentea François Tombalbaye, sararra zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]