Satoru Iwata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satoru Iwata


Nintendoko lehendakari

2002 - 2015
Hiroshi Yamauchi (en) Itzuli - Tatsumi Kimishima (en) Itzuli
HAL Laboratory (en) Itzuli lehendakari

1993 - 2000
Bizitza
JaiotzaSapporo1959ko abenduaren 6a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaKyoto2015eko uztailaren 11 (55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: kolangiokarzinoma
Familia
AitaHiroshi Iwata
Hezkuntza
HeziketaTokyo Institute of Technology (en) Itzuli
Hokkaido Sapporo Minami High School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, bideo-joko programatzailea, bideo-joko produktorea, ingeniaria, informatikaria eta executive producer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Nintendo
HAL Laboratory (en) Itzuli
Lan nabarmenak

IMDB: nm0412631 Musicbrainz: ef2428ad-efa8-4115-b787-33e3bd2d22b4 Edit the value on Wikidata

Satoru Iwata (岩田 聡, Sapporo, 1959ko abenduaren 6a - Kioto, 2015eko uztailaren 11) japoniar bideo-joko programatzaile eta enpresaria izan zen. Nintendoren laugarren zuzendari exekutiboa izan zen. Askoren ustez bideo-jokoen erabilgarritasunaren bultzatzaile handia da, hardwarearen erabilerarekin publiko zabalagoetara helduz.

Iwatak gaztetatik erakutsi zuen bideo-jokoen inguruko interesa eta institutoan zela programatu zuen bere lehenengo joku sinplea. Tokion ikasketak egiten ari zela HAL Laboratoryn hasi zen lanean. Bere lehen urteetan Nintendorekin batera programazioak egiten hasi zen, 1983an lehen joku komertziala ekoiztuz. EarthBound eta Kirby serieen garatzailea izan zen. Enpresa ia galbidera joan zenean Iwata HAL Laboratoryko presidente izendatu zuen, enpresa egonkortuz. Hurrengo urteetan Pokémon eta Super Smash Bros bezalako joko entzutetsuak garatu zituen. 2000. urtean Nintendoko estrategia dibisioan hasi zen lanean.

Hortik aurrera garatu zituen Nintendo DS eta Wii kontsolak, arrakasta ekonomiko handiarekin. Bideo-jokoen zabalketan jarri zuen arreta, demografia-talde guztietara zabaltzen. Honetaz gain, bizi-kalitate produktuak atera zituen “Wii” kontsolarako. Guztira, Nintendok mozkin errekorra eduki zuen 2009an.

Ondorengo produktuak, “Nintendo 3DS” eta “Wii U”, ez ziren “Wii” bezain arrakastatsuak izan eta salerosketak beheraldi handia izan zuten. Iwatak barkamena eskatu eta bere soldata erdira jaitsi zuen. Arrakasta bilatuz, mugikorrerako jokoak egiten dituzten enpresekin (DeNa) harremanetan egon zen.

Iwatak beti izan zuen harreman oso estua Nintendoko jarraitzaileekin. Sare sozialetan galderak erantzuten zituen eta hilero ateratzen zen “Nintendo Direct” interneteko atariko programan. Horrela bilakatu zen enpresaren irudi publikoa.

Iwata 2015eko uztailaren 11an hil egin zen, gibel tumore baten ondorioz. Bideo-joko industriaren kideak eta zaleak beren atsekabea adierazi zuten beren heriotzagatik. Jarduerarako saria irabazi zuen 2016an “Academy of Interactive Arts and Sciences"-aren eskutik.