Selim I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Selim I.a

kalifa

1517 - 1520ko irailaren 22a
Al-Mutawakkil III (en) Itzuli - Suleiman I.a

Otomandar Inperioko sultana

1512ko maiatzaren 5a - 1520ko irailaren 22a
Bayezid II.a - Suleiman I.a
Bizitza
JaiotzaAmasya1470eko urriaren 10a
Lehen hizkuntzaOtomandar turkiera
HeriotzaÇorlu (en) Itzuli1520ko irailaren 22a (49 urte)
Hobiratze lekuaYavuz Selim Mosque (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: karbunkoa
Familia
AitaBayezid II.a
AmaAyşe Gülbahar Hatun
Ezkontidea(k)Ayşe Hatun (en) Itzuli
Ayşe Hafsa Sultan (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
arabiera
persiera
Erdi Aroko greziera
tatarera
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: 29ae94ad-6f68-4323-b61e-83c103ccd073 Edit the value on Wikidata
Selim I.a

Selim I.a (Amasya, 1465 - Tekirdağ, 1520ko irailaren 22a), Ausarta edo Zorrotza (turkieraz, Yavuz) izenez ere ezaguna, Otomandar Inperioko sultana izan zen 1512tik 1520an hil zen arte.

Bayezid II.a aita tronutik kendu zuen 1512an. Handik gutxira hil zen, Dimetokako erretirorako bidean.

Otomandar Inperioan bere tronuratzea sendotzeko, senideak eta ilobak hil zituen. Otomandarren dinastian behin baino gehiagotan erabilitako praktika zen; besteak beste, Selimen aitona zen Mehmed II.ak horrela jokatu zuen.

Sultanerri mameluktarrari eraso egin eta suntsitu egin zuen, eta horrek Siria, Palestina eta Egipto anexionatzea ekarri zuen. Era berean, otomandarren boterea Meka eta Medina hiri santuetara hedatu zuen.

Aitona Mehmed Konkistatzailea sultanak egin zuen bezalaxe, kalifa titulua eskatu zuen beretzako. Titulu horrek ("Islamaren zaindaria") titulu horren eramailea Islameko —bai adar xiita eta bai adar sunia—, agintari zibil eta erlijioso garrantzitsuen kontsideratzen du.

Selim Egiptoko kanpainatik itzuli eta Rodaserako espedizioa prestatzen ari zela, gaixotu eta agintaldiko bederatzigarren urtean hil egin zen. Karbunkoa zuen, agintaldiko zortzi urtetako kanpainetan garatu zuena.

Hil aurretik bere seme Soliman hautatu zuen ondorengo izateko, eta gainerako seme-alaba guztiak hil egin zituen, Solimanek sultanerrian barne-arazorik izan ez zezan.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selim I.a Aldatu lotura Wikidatan