Selim II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Selim II.a


Otomandar Inperioko sultana

1566 (egutegi gregorianoa) - 1574 (egutegi gregorianoa)
Suleiman I.a - Murad III.a
Anatoliako eyaleteko beilerbei

Bizitza
JaiotzaIstanbul1524ko maiatzaren 28a
Herrialdea Otomandar Inperioa
BizilekuaTopkapı jauregia
HeriotzaIstanbul1574ko abenduaren 9a (50 urte)
Hobiratze lekuaHagia Sofia
Familia
AitaSuleiman I.a
AmaHürrem Sultan
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Selim II.a

Selim II.a (otomandar turkiera zaharrean: سليم ثانى, Selīm-i sānī, turkieraz: II.Selim; 1524ko maiatzaren 28a1574ko abenduaren 12a / abenduaren 15a) Otomandar Inperioko sultan izan zen 1566tik 1574an hil zen arte. Suleiman I.a Bikainaren eta haren faborito Alexandra Lisowskaren (Roxelana izenez ere deitua) semea zen.

Jauregiko hainbat azpikeria eta familiako liskarren ondoren tronuratu zenean, 1566an, arlo militarrarekiko interes gabeko lehen sultan bihurtu zen, eta boterea ministroengan uzteko ez zuen arazorik, betiere orgia eta libertinajeetan libre uzteko kondizioarekin.

1545ean, Nurbanurekin ezkondu zen, Konyan. Nurbanu Murad III.aren ama izan zen, eta aurrerago Emakumeen Sultanerrian sultanarekin batera erregeordekide izan zen lehen sultan balido bihurtu zen.

Sokollu Mehmed Pasha aginpidedun Bisir Handiak estatuko gai gehienak kontrolatu zituen, eta, Selim tronuratu eta bi urtera, Konstantinoplan arrazoizko hitzarmen bat lortu zuen (1568) Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorearekin. Hitzarmen horren arabera, enperadoreak 30.000 dukat ordaindu behar zizkien otomandarrei, eta Moldavia eta Valakia eman behar zizkien agintari otomandarrei.

Errusiaren aurka ez zuen suerte berbera izan. Volga eta Don ibaiak elkartzeko plan bat egina zen Konstantinoplan. 1569ko udan, janizari talde handi bat eta zalditeria bidali zen Astrakhan setiatzera. Aldi berean, otomandarren ontziteria batek Azov setiatzen zuen. Otomandarren armada ekaitz batek suntsitu zuen. 1570aren hasieran, Ivan IV.aren enbaxadoreek itun bat egin zuten Konstantinoplan. Itun horren arabera, sultan otomandarraren eta tsar errusiarraren arteko adiskidetasunezko harremanak ezarri ziren.

1571n, Zipre konkistatu zuen, eta huraxe izan zen Selimen garaipen preziatuena; urte berean, ordea, porrot egin zuen Liga Santuaren aurka, Lepantoko guduan. Inperioaren ontziteria, gudu hartan suntsitua, sei hilabetean berregin zen, eta otomandarrek berriro hartu zuten Mediterraneoaren gaineko kontrola (1573).

1574an, Selim hil aurreko hilabeteetan, otomandarrek Tunisiaren gaineko boterea berreskuratu zuten, Espainiar Inperioaren mende egon baitzen 1572az geroztik.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selim II.a Aldatu lotura Wikidatan