Semeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Semero leinua» orritik birbideratua)

Semeno etxea, semenotarrak,[1] Ximeno etxea edo ximenotarrak[2][oh 1] euskal jatorriko Erdi Aroko errege etxe bat izan zen, X. mendetik XIII. menderaino iraun zuena. Ramon Menendez Pidalen aburuz, semenotarrek «Espainia europartu zuten».

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko ximenotarrak IX. mendean Nafarroako zenbait eskualdeko duke edo erregeordeak ziren, Aritza iruindar leinuaren menpe zeudenak. Haien armarriko ikurrek erakusten dutenez, Arabakoak edo mendebaldeko Pirinioetakoak. Hala ere, lehen uste zen haien jatorrizko etxea Gaskoinian zegoela.

905ean, leinuko Antso Gartzeitzek, kanpoaldeko laguntzari esker, Arista leinuko Orti I.a Gartzeitz lekualdatu eta monarkia sendotu zuen. Hori zela eta, orduko iberiar musulmanek Banu Sanyo (arabieraz: بن سني‎; Antsoren semeak esan nahi duena) izena erabili zuten leinua aipatzeko.

Leinuko lehendabiziko errege nagusia Antso Nagusia zen, 1000 eta 1035 artean Iruñeko Erresuma ez ezik Aragoi, Gaztela eta Ribagorza eskubidez eta Leon konkistaz ere gobernatu zuena. Bartzelonako konde eta, ziur asko, Gaskoiniako duke menpe izan zuen. Imperator totius Hispaniae ezizena hartu zuen. Hil ondoren, semeak bere lurraldeak banatu eta Ximeno leinua hedatu zen.

Fernando Handia Leon eta Galizia konkistatu zituen 1037an, horrela leinuak Iberiar Penintsulako kristau lurralde guztiak zituen menpean. Alfontso VI.ak enperadore titulua eskatu zuen.

Alfontso I.ak laburki berreskuratu zituen leinuaren lurralde guztiak, Aragoiri eta Nafarroari ezkontzaren bitartez Gaztela eta Leon erantsi zizkienean. Enperadore titulua ere eskatu zuen. Bera hil zenean, erresuma guztiak berriro banatu eta emakumeen eskuetan geratu ziren. Antso VII.a Nafarroakoa 1234an hil zenean Ximeno leinua bukatu zen.

Euskal tradizioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko tradizioan Eneko eta Semeno izenak euskalduntzat hartu izan dira.

« ...istorioen eredura Eneko, eta Semeno Nafarroako Errege izan ziren, zeinen izenek aski klarki aditzera emaiten baitarokute Eskualdun izenak direla. »
Joanes Etxeberri Sarakoa. 1718.[3]

Baina azken urteetan euskaldun batzuek Eneko eta Semeno izenak arrotzat hartu dituzte, gaztelaniazko Iñigo eta Ximeno izenak jatorrizkotzat sinetsiz.

« ...baina nekez jasoko du irakurleak Semenoren berri, ez bada Jimeno edo Ximenoren bila abiatu. Nekez abiatuko da, enekotarren eta semenotarren istorioen aztarren bila hasiko, ez bada aurrez "iñigoen" eta "jimenoen" arrastoaren usainera inguratu. »
Joxan Elosegi. 2002ko ekainak 2.[4]

Errege-erreginen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra lodiz, errege-erreginak. Parentesi artean, titulua aldarrikatu zuten urtea.

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoiari lotuta 1076tik 1134ra.
Nafarroa Xanpaina leinuaren eskuetan 1234an.

Gaztela, Leon eta Galizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leon eta Galizia konkistatu zituen 1037an.
Galizia Borgoina leinuaren eskuetan 1111an.

Sobrarbe eta Ribagorza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobrarbe eta Ribagorza Aragoian sartu ziren 1043an.

Aragoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoi Bartzelonako kondeen eskuetan 1037an.

Viguera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viguera berriro Nafarroako Erresuman sartu zen 1030ean.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideen arabera, Semeno da erabili beharreko euskal izena. Bestalde, arau horretako zerrendan Ximeno etxea eta ximenotarrak formak jaso dira, nahiz eta Ximeno gaztelaniazko ponte-izena izan, gaur egun Jimeno idatzita, eta Euskal izendegian ez agertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. (Azalpena: hau da 2. orrialdeko irizpideen araberako forma, hots, ponte-izen hau Euskaltzaindiaren Euskal Izendegian agertzen da).
  2. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. (Azalpena: hau da 5. orrialdeko zerrendan agertzen den forma).
  3. «Eskuararen hatsapenak. Eskuara noblea da. 24. kapitulua.», Klasikoen gordailua.
  4. «Gogoratuz. Duela 1071 urte. Semeno Gartzeiz.», Euskaldunon Egunkaria. 4 orr..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]