Sepahan Airlinesen 5915 hegaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sepahan Airlinesen 5915 hegaldia
Irudia
Map
Motahegazkin-istripu
Data2014ko abuztuaren 10a
KokalekuMehrabad nazioarteko aireportua
HerrialdeaIran
AireontziIrAn-140 (en) Itzuli
AbiapuntuMehrabad nazioarteko aireportua
HelmugaTabas Airport (en) Itzuli
KudeatzaileaSepahan Airlines (en) Itzuli
Hegazkinaren erregistroaEP-GPA
Pertsona hilak39
Pertsona zaurituak9
Bizirik irten direnen kopurua9

Sepahan Airlinesen 5915 hegaldia 2014ko abuztuaren 10ean, Teherango nazioarteko aireportutik hiru kilometro ipar edo ipar-mendebaldera istripua izan zuen hegaldi bat izan zen.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

09:18an izan zen ezbeharra. Irten eta minutu gutxira, zuhaitz batzuen kontra jo zuen airekoak. Teherandik Tebas aldera zihoan Taban Airlines konpainiako hegazkina, motorretako bat hondatu zitzaionean, istripua eraginez. Taban Airlines konpainiaren hegazkin batek izan zuen ezbeharra, Azadi estadioaren inguruan.

Hegazkina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkina Antonov-140 modelokoa zen, Iranen bertan eginikoa.

Bidaiariak eta eskifaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40 pertsona istripuaren tokian bertan hil ziren eta zortzi lagunek bizirik ateratzea lortu zuten, ISNA albiste-agentzia irandarrak jakitera eman zuenez.

Bizirik irautea lortu zuten zortzi pertsonetatik –lau gizon eta lau emakume- bost familia bereko kideak ziren, ume bat barne. Ordura arte zabaldutako datuen arabera, hildakoen artean zazpi haur zeuden[1].

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintariek eskuratu zituzten kaxa beltzak, eta ikerketa bat abiatu zuten, gertatutakoa argitzeko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]