Serapio Espartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serapio Espartza
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1880
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1968 (87/88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta arkitektoa
KidetzaNafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
Eusko Alderdi Jeltzalea

Serapio Espartza San Julian (Iruñea, 1880 - ibidem., 1968) euskal arkitekto eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Udal arkitektoa zela, 1916an Iruñeko Bigarren Zabalgunea diseinatu zuen Ildefons Cerdak Bartzelonako zabalgunerako aurrera eramandako proiektuan oinarriturik. Iruñeko Lehen Zabalgunea baino eremu handiago baterako proiektua aurkeztu zuen, 70 metroko luzera zuten 99 eraikin eginez. 1922 urtean eraikitako Amaiurko gazteluko monolitoa ere berak diseinatu zuen.

Politika arloan, tradizionalismoan hasi arren, abertzale bilakatu eta NBBren presidente izendatu zuten. 1923an La Voz de Navarra egunkariaren sorrera bultzatu zuen[1]. 1933an diputatu izateko aurkeztu arren ez zuen lortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.