Serpentine Galleries

Koordenatuak: 51°30′17″N 0°10′30″W / 51.5047°N 0.175°W / 51.5047; -0.175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Serpentine Galleries
Serpentine Gallery
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′17″N 0°10′30″W / 51.5047°N 0.175°W / 51.5047; -0.175
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1970
ZuzendariaJulia Peyton-Jones (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaZaha Hadid
James Grey West (en) Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa1217605
Bisitariak urtean995.335
Kontaktua
HelbideaSerpentine South Gallery, Kensington Gardens, London W2 3XA eta Serpentine North Gallery, West Carriage Drive, London W2 2AR
Webgune ofiziala

Serpentine Galleries Londresko arte galeria bat da, Kensington Gardens lorategietan dagoena, Serpentine aintziraren ondoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serpentine Gallery 1970an ireki zen 1934an James Grey West arkitektoak eraikitako te-pabiloian. 21. mendean Serpentine South Gallery esaten zaio horri.

2013an 1805ean eraikitako polbora biltegi bat, erreformatuta, gehitu zitzaion multzoari: Serpentine Sackler Gallery izena izan zuen orduan horrek, baina Serpentine North Gallery izena jarri zioten 2021ean, Sackler familiaren izen ona hondatu ondoren, oxikodona droga opiazeoren zabalkundearekin aberastutako familia baita hori finantzatu zuena[1]. 2013ko obrak, Ipar Galeria horren luzapen ikusgarri bat du baitan, Zaha Hadid arkitektoak diseinatutako The Magazine jatetxea[2].

Bi eraikin direlarik, hortik multzoak pluralean duen Serpentine Galleries izena.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura garaikidean oinarritzen da eta 2000 urtetik aurrera artista eta arkitektoen erakusketak antolatzen ditu. Zaha Hadid berak hainbat aldiz errepikatu du, 2000, 2007 eta 2017an hain zuzen ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cascone, Sarah. (2021-03-25). «The Serpentine Has Dropped the Sackler Name From Its London Gallery (But Says It Has Nothing to Do With the Family's Legal Woes)» Artnet News (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  2. (Ingelesez) Serpentine Sackler Gallery, London | Inexhibit. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]