Shenouda III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shenouda III.a


Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua

1971ko azaroaren 14a - 2012ko martxoaren 17a
Pope Cyril VI of Alexandria (en) Itzuli - Pope Theodoros II of Alexandria (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaManfalut (en) Itzuli1923ko abuztuaren 3a
Herrialdea Egipto
HeriotzaAlexandria2012ko martxoaren 17a (88 urte)
Hobiratze lekuaMonastery of Saint Pishoy (en) Itzuli
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiza eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza Ortodoxo Koptoa

Musicbrainz: de19e41a-f687-43a8-ae3e-56db19c6d51e Discogs: 4227991 Find a Grave: 86928018 Edit the value on Wikidata

Shenouda III (koptoeraz: Ⲡⲁⲡⲁ Ⲁⲃⲃⲁ Ϣⲉⲛⲟⲩϯ ⲅ̅‎   Papa Abba Šenoude pimah šoumt ; arabieraz: بابا الإسكندرية شنودة الثالث‎ Bābā al-Iskandarīyah Shinūdah al-Thālith ;), jaiotze izena Nazeer Gayed (arabieraz: نظير جيد‎; Sallam, Asyut, Egipto, 1923ko abuztuaren 3a - Kairo, Egipto, 2012ko martxoaren 17a), Eliza Koptoaren Aita Santua, 117. Alexandriako Patriarka eta Afrika osoko Egoitza Santuaren Patriarka izan zen.

Bere kargua zela eta Shenouda III.a Alexandriako Patriarkatu Kopto Ortodoxoko Sinodo Santuaren burua eta Eliza Koptoarena zen. Ofizialki Bere Gorentasun Alexandriako Aita Santua, Egipto osokoa, Nubia, Etiopia eta Pentapolisekoa eta San Markosek ebanjelizatutako lurralde guztien Patriarka zen.

Kairoko Unibertsitatean arkeologia eta Kairoko seminarioan teologia ikasi zuen. Frai Antonios izenarekin ordenatu zen fraide Deir al-Surian monasterioan (Siriarren monasterioa). Bertan apezpiku izendatu zuen Zirilo VI.a Patriarkak, Shenouda III.a izena hartuta.

1971ko azaroaren 14tik aurrera Aita Santua izan zen Koptoentzat. Bere aitasantutzan lehenengo aldiz izan ziren apezpikuak Ameriketako Estatu Batuetan. Australian ere apezpikuak izendatu zituen eta Hego Amerikako Eliza Koptoa sortu. 1993an Eritreako Patriarka kargua sortu zuen.

1970eko hamarkadatik aurrera Kristautasunaren batasunaren alde lan egin zuen eta sineste ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shenouda III.a Aldatu lotura Wikidatan