Sialadeniti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sialadeniti
Deskribapena
Motasalivary gland disease (en) Itzuli, linfadenitisa
eritasuna
EspezialitateaOtorrinolaringologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK11.2 eta K11.20
GNS-9-MK527.2
MeSHD012793
Disease Ontology IDDOID:10303

Sialadenitia, medikuntzan, ttu guruinetako baten hantura adierazteko erabiltzen den hitz bat da, denbora gutxi iraun lezakeen gaixotasuna, edo kronikoa eta errepikakorra izan daitekeena.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sialadenitia, infekzio batek sor dezake, C Hepatitiaren birusak gibeletik kanpo eragiten dituen manifestazio autoinmune ugarietako bat bezala, edo harri bategatik, hau, kasuen %30ean, guruina oztopa dezakeena, bereziki ohikoak izaten direnak guruin azpimaxilarren kasuan. Kasuren batzuetan, linfozito sarpen bat egon daiteke guruinean, infekzioa, Sjögrenen sindromearen antza hartzea eragin dezakeena.

Ttu guruinen hantura sarrien eragiten duena, ospitaletan hain ohikoa den Staphylococcus aureus bakteria da, tartean, Haemophilus influenzae birusa, Streptococcus pyrogenes bakteria eta Escherichia coli bakteria ere egon daitezkeen arren. Beste birus batzuk ere tartean egon daitezke, HIESaren birusa, coxsackievirusa, parainfluenza, gripea edo herpesvirusa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.