Silver Blaze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silver Blaze
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1892)
Argitaratze-data1892
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of Silver Blaze
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen memoriak

Silver Blaze, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of Silver Blaze, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1892an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1893an, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera Sherlock Holmesen memoriak liburuan argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sherlock Holmes eta Watson doktorea trenez joan dira Dartmoorera, Silver Blaze lasterketa-zaldi ospetsuaren desagertzea eta John Straker zaldiaren entrenatzailearen hilketa ikertzeko. Silver Blaze Ross koronelarena da, King's Pyland-eko ukuilu famatuen jabea. John Straker, zintzotasun frogatuko gizona omen dena, prestatzaile gisa aritzen da. Handik bi miliara, Capletonen ukuiluak daude, Lord Backwaterrenak. Hori Desborough zaldiaren jabea da, Wessex Kopako Silver Blazeren aurkari handiarena. Fitzroy Simpson izeneko apustu-artekari bat atxilotu dute ustezko errudun gisa.

Beraz, Ingalaterrako lasterketa-zaldi ezagunenetako bat desagertzeak eta haren prestatzailearen hilketak zaldi-tradizio horretako herrialde bat hunkitu dezakete. Kontakizuna Sherlock Holmesek eta Watson doktoreak Scotland Yardeko Gregory inspektorearen eskaerari erantzutea erabakitzen dutenean hasten da. Holmesek honela definitzen du Gregory: "gaitasun izugarriko gizona da, eta, asmamen handiago izate hutsarekin, ibilbide aparta egingo luke bere lanbidean".

Holmesek irtenbide azkar eta harrigarria emango dio kasuari. Izan ere, Silver Blaze lasterketara itzuliko da eta John Straker bere konplotaren biktima izan dela argituko du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]