Sismografo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailak duen sismografoa

Sismografoa edo sismometroa lurrikarak edo sorturiko sismo txikiak neurtzeko erabiltzen den gailua da. Tresna hau hasiera batean pendulu bat zen, zuen masa dela eta geldi geratzen zena ingurukoa mugitzen zen bitartean. Pendulo horrek punta bat zuen eta bere mugimendua denborarekin biratzen zuen paper baten gainean erregistratuta geratzen zen.

Gaur egun azelerometro baten antza dute eta elektronikoak dira. Frekuentzia ezberdinak hartzen dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.